12. legegintzaldia (2023-2027)

 

BATZORDEAK ALTA EGUNA BAJA EGUNA
Lehendakaritza Batzordea 2023/09/20  
Enplegu, Merkataritza, Turismo eta Foru Administrazioaren Batzordea 2023/09/20  
Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Batzordea 2023/09/20  
Berdintasun, Euskara eta Gobernantzaren Batzordea 2023/09/20  
Ekonomia Garapenaren eta Jasangarritasunaren Batzordea
(Ekonomia Garapenaren eta Berrikuntzaren Batzordea 2024/07/09ra arte)
2023/09/20  
Gizarte Politiken Batzordea 2023/09/20  
Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Batzordea 2023/09/20  
Lurralde Orekaren eta Lurralde Antolamenduaren Batzordea 2023/09/20  
Nekazaritza Batzordea
(Jasangarritasun, Nekazaritza eta Natura Ingurunearen Batzordea 2024/07/09ra arte)
2023/09/20  
Kultura eta Kirol Batzordea 2023/09/20  
Bateraezintasunen Batzordea 2023/06/19  
Araudi eta Barne Gobernuko Batzordea (Batzorde Iraunkorra) 2023/07/11  

Funtzioak

Batzordeek honako funtzio hauek dituzte: 

  • Euren eskumenen esparruaren arabera foru-arau proiektuen edo proposamenen, mozioen eta ekimenen berri izatea.  (54.1 artikulua). 
  • Batzordean erantzuteko galderak bideratzea. 
  • Foru diputatuen bilkura informatiboak bideratzea (187. artikulua). 
  • Taldeek eskatuta, foru diputatuen, Aldundiko goi kargudunen edo beste pertsona batzuen agerraldiak hartzea (188. artikulua). 
  • Bilkura informatiboetako agerraldiak bideratzea (189. artikulua). 
  • Garrantzi berezia ez duten gai orokorrei buruzko foru-arau proiektu eta proposamenetan, Batzar Nagusietako Mahaiak erabaki dezake testu horren irizpenaz arduratuko den Batzordeari araugintzako ahalmen osoarekin egin dezala eskatzea, beraz, ez dute Osoko Bilkuraren azken onespenaren beharrik izango (143.1 artikulua). 

Osaera

Mahaiak, Bozeramaileen Batzarrari entzun ondoren, zehaztuko du zenbait kide osatuko dituzten Batzordeak, baina honako irizpide hauek izan beharko ditu kontuan 

  • Batzarkide-talde bakoitzak dagokion kide kopurua izango du, taldeak dituen kide kopuruaren araberakoa. 
  • Batzarkide-talde bakoitzak sortzen den batzorde arrunt bakoitzean gutxienez kide bat izateko eskubidea du. 
  • Edozein modutan, batzordeen osaketa, Osoko Bilkurarenaren isla zehatza izango da (50.2 artikulua). 

Batzordea osatzeko bilkuran, batzordeko lehendakaria eta lehendakariordea aukeratuko dituzte kide guztien artean; ezingo du Batzar Nagusietako Mahaiko kide izan, ezta foru diputatu kargua eduki ere (51.4 artikulua). 

Batzorde guztiek dute dituzten zereginak betetzeko beharrezkoa duten aholkularitza juridiko Ganberako zerbitzu juridikoek emandakoa; baita haiek hartutako irizpideen arabera dagozkien txostenak eta irizpenak egiteko ere; gainera, Aktan batzordeak hartutako erabakiak jasoko dituzte.  (51.3 artikulua) 

Batzordeko kideen ordez, talde bereko beste kide bat ager daiteke, baina aldez aurretik jakinarazi behar da (51.6 artikulua). 

Batzordeko kide ez diren batzarkideak ere batzordera etor daitezke; aurkeztu diren ekimen edo proposamenen inguruan esku hartzeko eskubidea dute baina ezingo dute botorik eman (51.7 artikulua). 

Foru Aldundiko kideak etor daitezke batzordeetara, hitza dute, baina bakarrik bozka dezakete batzorde horietako kide baldin badira (51.8 artikulua). 

 

Batzorde motak

Batzordeak bi motakoak izan daitezke: ohikoak ala bereziak (50.1 artikulua) 

Batzorde arruntak

Batzorde arruntak: Batzarren agintaldi bakoitzaren hasieran osatzen dira; Batzarretako Mahaiak osatuko ditu (Bozeramaileen Batzarrari entzun ondoren) eta finkatuko du batzordeen kopurua, horien izena eta eskumen-esparrua (58.1 artikulua). 

Honako hauek ere Batzorde arruntak dira:  

  • Bateraezintasun Batzordea; batzorde honen zeregina Osoko Bilkuran prokuradore hautetsien eta horien ordezkoen bateragarritasunari edo bateraezintasunari buruzko irizpenak aurkeztea da, beharrezkoa bada (59. artikulua). 
  • Araudi eta Barne-gobernurako Batzordea (60. artikulua); Batzarretako lehendakariak (batzordeburua izango da), Mahaiko gainontzeko kideak eta, batzorde arruntak izendatzeko arauekin bat etorriz horretarako aukeratutako batzarkideek osatuko dute (50.2 artikulua). 

Batzorde bereziak edo ezohikoak

Lan jakin baterako sortzen diren batzordeak dira; sortzeko erabakian zehaztuko da zein den lan jakin hori. Batzorde berezi horien osaketa, antolaketa eta funtzionamendua Batzar Nagusietako Mahaiak bereziki horretarako egiten dituen arauek zuzenduko dute (50.4 artikulua). Batzorde berezi horiek desagertu egingo dira aginduta duten lana amaitzen dutenean eta, edozein kasutan ere, Batzarren agintaldia amaitzen denean (63. artikulua). 

Ikerketa Batzordea (64. artikulua)

Batzar Nagusietako Mahaiak, bi Batzarkide Taldek, 15 prokuradorek edo gehiagok edo Foru Aldundiak eska dezakete halako batzordeak sortzeko. Helburua da Lurralde Historikoaren interes publikokoa den edozein gaiaren inguruan zer behin-behineko erantzukizun politiko izan duten aztertzea. Proposamena Batzar Nagusien Mahaiaren aurrean idatziz aurkeztu behar da, ikerketaren xedea zehaztuz eta horren beharra justifikatuz, eta Batzar Nagusietako Osoko Bilkurak onetsiko du, aldez aurretik gai-zerrendan sartuta. 

Ikerketa-batzordeek lan-plan bat egingo dute, eta batzordeen baitan lan-taldeak izendatu ditzakete eta Batzarren lehendakaritzaren bidez partikular, agintari edo funtzionario baten agerraldia eska dezakete pertsona horrek azalpenak eman ditzan. Pertsona hori, beharrezkoa bada, bere aholkulari edo legelariarekin joan daiteke. Batzordeak delituren baten adierazgarririk ikusten badu, Batzar Nagusien Mahaiari jakinaraziko dio eta horrek Ministerio Fiskalari jakinaraziko dio. 

Ikerketa-batzordeetako bilkuren edukia eta eztabaidak isilpekoak izango dira Osoko Bilkurak txostena onesten duen arte, Batzordeak berak beste gauza bat erabaki ezean. Ondorioak txosten batean jaso behar dira eta Batzar Nagusietako Osoko Bilkurak eztabaidatuko du aipatutako txostena. Txostena, eta sustatzaileek eskatuz gero, baita gain hartu ez diren proposamenak ere, Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira. Ikerketa amaituta, txostena Arabako Foru Aldundira bidaliko da. 


 

Ponentziak

Zenbait gai aztertzeko organoak dira. Batzordeen barruan sor daitezke, eta batzarkide-taldeetako kide banak osatuta daude. Boto haztatua izango dute (57. artikulua). 

Ponentziak araugintzako izapidean (132. artikulua)

Helburua dute Foru Arau proiektuak eta proposamenak eta aurkeztutako zuzenketa partzialak aztertzea. Eragindako pertsonak edo taldeek eta lantzen den gaian ospe ezaguna duten profesionalek ere parte har dezakete.  Ponentziak txosten bat egingo du aurkeztutako zuzenketei buruz egokiak jotzen dituen proposamenekin. Halaber, talderik ez badago aurka, zuzenketarik jaso ez duten artikuluen inguruan beharrezkotzat jo dituen aldaketak.

Azterketzeko ponentziak (57. artikulua)

Helburu dute batzordeetan lantzeke dauden gaien inguruko txostena egitea edo Batzar Nagusien Mahaiak esleitu dizkien eta eskumenekoa dituzten gaiak aztertzea. Edozein Batzarkide-taldek, Batzar Nagusietako Mahaiari zuzendutako idazki arrazoitu bidez, batzorde arrunt batean ponentzia bat eratzeko eskaera egin dezake. Eskaeran ondokoak azalduko ditu: eskaeraren arrazoiak, aztertu beharreko gai jakina, proposatzen den metodologia eta zer epe duen ponentziak lanak amaitzeko.  

Dagokion batzordeak gaia hurrengo osoko bilkuran sartuko du. Sortzea erabakiz gero, ponentzia eratutzat joko da. Eratzeko bilkuran ponentzia koordinatzeaz arduratuko dena hautatuko da. Aztertzen den gaiarekin lotura zuzena duten erakundeetako ordezkariek edo gizarte eragileek ponentziako lanetan parte har dezakete, betiere ponentziak hala erabakitzen badu; hitza izango dute baina botorik ez. (57.7 artikulua).  Lanak amaitutakoan ponentziak txosten bat egingo du eta txosten horrek gehiengoaren iritziak jasoko ditu eta horiekin bat ez datozen iritziak onartu ez diren proposamenekin batera ere jarriko ditu. Parte hartu duten gizarte eragileei txostena bidaliko zaie, oharren bat egiteko aukera izan dezaten. Azken txostena dagokion batzordean aurkeztuko da, eta hark eztabaidatu eta, hala badagokio, onetsi egingo du. Batzar Nagusietako Mahaiak beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu adostutakoa bete dadin.