ABASCAL ESCUZA, SANTIAGO

PP

ABECIA LÓPEZ DE SUSO, RAFAEL

PP

AGUIRRE LÓPEZ, FRANCISCO JAVIER

NV/EA

AGUIRRE RAMÍREZ LA PISCINA, MARCELO

PP

AGUIRRE URIBE, MARÍA JESÚS

NV/EA

ALEJO FARIÑAS, FRANCISCO JAVIER

SV

BERAZA ZUFIAUR, IÑAKI

EA

BORRO RÍOS, EDUARDO

SV

BUESA BLANCO, FERNANDO

SV

CASTAÑER LÓPEZ, XESQUI

SV

COS VILLEGAS, JOSÉ VICENTE

IU

DE ANDRÉS GUERRA, JUAN CARLOS

PP

DOMAICA GOÑI, AINHOA

PP

ESCUDERO FERNÁNDEZ, MARÍA DOLORES

SV

FERNÁNDEZ LÓPEZ DE URALDE, JOSÉ MIGUEL

IU

GALARRAGA OLAZABAL, ANA

NV/EA

GARCÍA LINARES, RAÚL

M

GARRIDO KNÖRR, LAURA

PP

GARRIDO PÉREZ, RICARDO

PP

GÓMEZ DE ARTECHE EZQUERRA, MIGUEL ÁNGEL

PP

GUTIÉRREZ ROBLES, JOSÉ LUIS

PP

HERNANDO SÁEZ, SANTIAGO

M

IBARRONDO AGUIRREGABIRIA, MANUEL

EA

ISASI AGUIRRE, PABLO RAMÓN

EA

LARISGOITIA ZÁRATE, JUAN ANTONIO

SV

MARCO TABAR, ALFREDO

PP

MARÍ GONZALO, ÁNGEL

SV

MARTÍN FELIPE, DALMACIO

SV

MARTÍNEZ MARTÍNEZ DE LIZARDUY, MIKEL

NV/EA

MARTÍNEZ UZQUIANO, JUAN

NV/EA

MINTEGUI AREITIOAURTENA, MIGUEL

EA

MORALES PERAL, ANA

PP

MORAZA MARQUÍNEZ, JAVIER

UA

OCHOA DE ERIBE ELORZA, JUAN JOSÉ

NV/EA

OCHOA JIMÉNEZ, MANUEL

PP

OLLORA GARRIDO, JOSÉ MIGUEL

NV/EA

ORMAZABAL ASKASIBAR, FÉLIX

NV/EA

PRIETO SAN VICENTE, JUAN CARLOS

SV

QUINTANA URIARTE, JOSÉ FERNANDO

NV/EA

RABANERA RIVACOBA, RAMÓN

PP

RAMOS ORÚE, CARMEN

SV

REDONDO OROKIETA, MIGUEL ÁNGEL

NV/EA

REGALADO DE LOS COBOS, MARÍA DE LA ENCINA

PP

RIBAGUDA EGURROLA, IÑIGO

M

RIOS IRASTORZA, MARÍA ÁNGELES

M

RODRÍGUEZ GUTIÉRREZ, CLAUDIO AMADOR

NV/EA

RODRÍGUEZ ORÚE, ANDONI

NV/EA

SÁENZ DE SANTA MARÍA MUNIATEGUI, ANTONIO

UA

SAMANIEGO PÉREZ, CARLOS

PP

SAMPEDRO SAMPEDRO, JAVIER

PP

SANTANO FANEGA, ÁNGEL

PP

SARATXAGA BERGANZA, ANTONIO MAMÉS

NV/EA

TELLERIA LANBARRI, AITOR

NV/EA

ULLIBARRI URRACA, IÑAKI XABIER

M

UNZALU PÉREZ DE EULATE, PILAR

SV

URIA PEÑA, LAUREN

EA

USATEGI DIAZ DE OTALORA, JON IÑAKI

M

VELASCO ARSUAGA, CÉSAR

PP

Osoko Bilkura Batzar Nagusien organo garrantzitsuena da eta Ganberako kide guztiak biltzen ditu. Osoko bilkurak publikoak izango dira, Araudiak xedatutakoaren kasuetan eta prozeduraren arabera isilpekoak direla erabaki ezean. 

Osoko Bilkuraren eskumenak 

  • Foru-arau proiektu eta proposamenei buruz batzordeek egiten dituzten irizpenak behin betiko onestea. 
  • Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Batzordeak Lurralde Historikoaren Aurrekontuen Foru Arau Proiektuari buruz egiten duen onesteko erabakia berrestea.  (152,3 artikulua). 
  • Foru Aldundiaren hitzarmenak berronestea Araudiaren 145. artikuluak finkatzen duen prozeduraren arabera. 
  • Organo horretan aurkeztu diren mozioak eztabaidatzea eta, bidezkoa bada, onestea. 
  • Diputatu nagusia izendatzea. 
  • Diputatu nagusiaren edo foru diputatuen konfiantza-arazoa eta zentsura-mozioa bideratzea. 
  • Osoko Bilkuran erantzuteko galderak eta Interpelazioak bideratzea. 
  • Foru Aldundiko jakinarazpenak izapidetzea, bidezkoa bada (186. artikulua). 
  • Zergaren gaineko Foru Araua Orokorraren 8. artikuluko presa fiskaleko dekretu arauemaileak baliozkotzea edo indargabetzea (147. artikulua).
  • Lege proposamenak onartzea Eusko Legebiltzarrari bidaltzeko (146. artikulua) 
  • Arabako Foru Aldundiak proposatutako eskumen-arazoak erabakitzea (202. artikulua eta hurrengoak).
  • Eusko Legebiltzarrean izapidetzen ari den lege proiektu edo proposamen baten aurkako eskumen-arazoa planteatzea Ebazpen Batzordearen aurrean (190 artikulua eta hurrengoak). 

Deialdiak

Lehendakariak, Mahaiarekin ados eta Bozeramaileen Batzarrari entzun ondoren, Osoko Bilkuraren deialdia egingo du, bere ekimenez edo behintzat bi batzarkide-taldek edo 15 batzarkideak eskatu diotelako (65.1 artikulua). Osoko Bilkura behar bezala osatu dela ulertuko da eskubidezko kide erdiak gehi bat baldin badaude (65. artikulua), eta bilerak bakarrak izango dira eta deialdiaren gai zerrenda osoa agortu arte iraungo du (67. artikulua). 

Batzarren bilkura arrunten aldia irailean hasi eta uztailean amaituko da, bi hilabete horiek barne (70. artikulua).

Osoko Bilkuren Aretoan nola kokatu 

Batzarkideak Osoko Bilkuren aretoan eseriko dira batzar-taldeen arabera taldekatuta (66. artikulua). Batzarkideen artean aulkiak banatzeko, Bozeramaileen Batzarrak erabakia hartuko du. 
Osoko bilkuren aretoan badaude eserleku bereziak diputatu nagusiarentzat eta foru diputatuentzat.  

 

Bilkura tradizionalak (70, 3 eta 4 artikuluak)

Batzar Nagusiak urtean bitan bilduko dira aldez aurretik deialdia egiteko beharrik eduki gabe: maiatzaren eta arazoaren azken igandean. Maiatzean egingo den batzarretako bilera “Lur Jareetan” egingo da, hau da, hiriburutik kanpo dagoen herriren batean. Batzarrek eurek erabakiko dute azaroko bilkura tradizionalean non egingo duten maiatzekoa; horretarako, errotazio sistema erabiliko da Arabako Lurralde Historikoa osatzen duten Kuadrillen artean. Azaroko bilkura tradizionala Vitoria-Gasteizen egingo da. 

Bilkura tradizional horietan Arabako Foru Ohituraren Erabakiek eta Ordenantzek finkatutakoa (idatziz zein ahoz) egingo da ekitaldiari, ospakizunari eta bilkuraren aurreko eta osteko protokoloei dagokienez. 

Beste Osoko Bilkura batzuk 

Bilkuren alditik kanpo Batzar Nagusiek bilkura bereziak egin ditzakete lehendakariak, Foru Aldundiak, Batzorde Iraunkorrak edo Batzarretako kideen herenek eskatuta (70,6. artikulua).