Lehendakaritzaren funtzioak - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Lehendakaritzaren funtzioak
Funtzio orokorrak
(45. artikulua)
- Batzarren ordezkaritza du.
- Mahaiaren ekintza antolatu eta koordinatuko du.
- Parlamentuko lanak behar bezala burutzen direla ziurtatuko du.
- Eztabaidak zuzendutako ditu eta horien ordena zainduko du, baina eskuordetzeak ere egin ditzake.
- Batzar Nagusietako egoitzan eta haren esparru guztietan ordena dagoela zainduko du; horretarako, egokitzat jotzen dituen neurriak hartuko ditu eta ordena hori asaldatzen dituzten pertsonak epailearen esanetara jarri ere egin dezake (107. artikulua).
Eztabaiden inguruan dituen funtzioak
- Eztabaidak zuzenduko ditu eta hitza emango die hala eskatzen duten prokuradoreei (74. artikulua)
- Lehendakariak bilkura irekitzat joko du eta berehala gai-zerrendan sartutako gai bakoitza eztabaidatzen hasiko dira.
- Hitza duen batzarkidearen hitzaldia eten dezake denbora bukatu zaiola ohartarazteko, gaiari ekiteko edo ordena mantentzeko eskatzeko, hitza kentzeko edo Batzarrei, batzarkide bati edo publikoan dagoen norbaiti ordena mantentzeko eskatzeko (78. artikulua).
- Hitza emango du apiamenengatik (80. artikulua).
- Ordena-arazoak erabakiko ditu (82. artikulua).
- Eztabaidak amaitutzat joko ditu, Mahaiari entzun ondoren, gaiaren inguruan nahiko eztabaidatu dutela uste badu (87. artikulua).
- Bozketen ostean, Osoko Bilkurak zein erabaki hartu dituen adieraziko du (92. artikulua).
Organoen deialdien inguruan dituen funtzioak
- Mahaiaren deialdia egingo du, bere ekimenez edo behintzat Mahaiko hiru kidek eskatuta (42. artikulua).
- Mahaia zuzenduko du. (41.1 artikulua).
- Bozeramaileen Batzarraren deialdia egingo du, bere ekimenez edo bi Batzarkide Taldek eskatuta (48. artikulua).
- Batzar Nagusietako Osoko Bilkuraren deialdia egingo du eta bilkura hori zuzenduko du, Mahaiarekin ados eta Bozeramaileen Batzarrari entzun ondoren (65. artikulua).
- Osoko Bilkuraren gai-zerrenda finkatuko du, Bozeramaileen Batzarrarekin bat etorriz (73.1 artikulua).