Lehendakaria - www.jjggalava.eus
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Gardentasuna
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Lehendakaria




1960ko urtarrilaren 19an jaio zen Gasteizen. Ezkonduta dago eta alaba eta seme bat ditu.
Donostiako Kontserbatorioan Musikako Goi Mailako Irakaslea (lizentziatua) eta Euskal Kulturan graduatu ondokoa (Uned eta Eusko Ikaskuntza), Gasteizko Udaleko funtzionarioa, Udal Musika Bandako kidea 1986tik 2000ra eta Folkloreko Udal Akademiako zuzendaria urte horretatik aurrera (gaur egun eszedentzian dago zerbitzu bereziengatik).
1995etik 2000ra zinegotzi izan zen Gasteizko Udalean, eta 2003an batzarkide hautatu zuten Batzar Nagusi hauetan. Lan hori VII. eta VIII. legegintzaldietan egin du. IX. legegintzaldian, 2011 eta 2015 artean, Mahaiko bigarren lehendakariordea izan zen, eta 2015az geroztik lehendakaria da (X eta XI legegintzaldiak).
HARREMANETAN JARTZEKO
- @: presidencia@jjggalava.eus
- Tlfnoa.: 945 125 102
Hautatzeko prozesua
Diputatu nagusiaren apirilaren 1eko 142/2019 Dekretu bidez hauteskundeetarako deialdia egin zen urte horretako maiatzaren 26rako.
Hauteskundeen ostean, ekainaren 14an Eratzeko Bilkura konbokatu zen eta, Mahaia eratzeko erregelamenduaren arabera, Ganberako lehendakaria hautatu zen.
Honako hautagaitza hauek aurkeztu dira:
-
Pedro Ignacio Elósegui González de Gamarra, EAJ-PNV batzarkide taldeak proposatuta
Honako hau izan zen bozketaren emaitza:
Emandako botoak | 51 |
Pedro Ignacio Elósegui González de Gamarra | 27 |
Zuriz | 24 |
Pedro Ignacio Elósegui González de Gamarra hautatua izan zen.