Web orriaren erabilera

Edozein pertsona web orria erabiltzean erabiltzaile bihurtuko da (aurrerantzean Erabiltzailea). Horrek web orria erabiltzeko baldintzak guztiz onartzen dituela esan nahi du, hori dela eta, ezinbestekoa da ezer baino lehen baldintza horiek irakurtzea, baldintzak eta etorkizunean izan ditzaketen aldaketak bete behar direla jakiteko. Erabiltzea ez badago baldintza horiekin ados, berehala utzi beharko dio web orria erabiltzeari. Erabiltzailea web orriaren alde desberdinetan akordio bereziak egon daitezkeela onartzen du, baita horiek erabilera baldintzak ordezkatu, osatu eta/edo alda daitezkeela ere. Hori dela eta, ezinbestekoa da Erabiltzaileak akordio horiek ere kontuz irakurtzea horiekin ados dagoela ziurtatzeko, eta ez badago ados, web orria erabiltzeari uzteko.

Xedea

Web orri honen bidez Arabako Batzar Nagusiek Erabiltzaileei askotariko informazioa eskuratzea errazten diete. Web orria erabiltzeak ez du esan nahi Erabiltzaileak web orriaren, haren elementuen edo edukien gainean inolako Jabetza eskubiderik daukanik. Erakundeak web orriaren aurkezpena, osaketa, informazioa eta, oro har, web orriarekin zuzenean nahiz zeharka lotuta dagoen edozein alderdi edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe aldatzeko eskubidea du.

Web orrira sartzea eta erabiltzea

Erabiltzaileak web orria eta Zerbitzuak aplikatzen diren legeen, Erabilera Baldintzen, moralaren eta ohitura onen arabera eta ordena publikoa errespetatuz erabiltzeko konpromisoa hartzen du. Erabiltzaileak web orri hau Erakundearen nahiz harekin lotutako pertsonen eskubideak ez urratzeko moduan erabili behar du. Web orria guztiz nahiz zati batean hondatu edo kaltetu gabe erabili beharko du.

Baimenduta dagoen kasuetan izan ezik, Erabiltzaileak ez ditu web orri honen bidez ikus daitezkeen informazio, mezu, grafiko, marrazki, argazki eta bestelako edozein material (aurrerantzean Edukiak) eskuratuko. Baimenduta dagoenean, Edukiak erabili ahalko ditu, eta horretarako, web orrian edo interneteko erabilera komuneko tresnetan zehaztutako bideak edo prozedurak erabili beharko ditu. Erabiltzaileak Edukiak derrigorrez modu arduratsuan erabili beharko ditu eta honako hauek ez egiteko konpromisoa hartzen du:

  • Edukiak legez kontra erabiltzea edo legez kontrako helburu edo eraginekin erabiltzea, ezta moralaren, ohitura onen eta ordena publikoaren kontra ere.
  • Edukiak Erakundearen baimenik gabe irabazi asmoarekin kopiatu, erreproduzitu edo banatzea.
  • Erakundearen edo web orriaren markak, logoak edo izenak (nortasun korporatiboa…) aldatu edo manipulatzea.
  • Segurtasun gailu teknikoak edo edukiak ezabatu, saihestu edo aldatzea.

Erabiltzaileak web orrira, Zerbitzuetara edo Edukietara sartzeko esleitu zaizkion pasahitza eta Erabiltzaile izena modu arduratsuan erabiltzeko eta isilpean gordetzeko konpromisoa hartzen du.

Erabiltzailea izango da pasahitza gaizki erabiltzearen ondoriozko kalte eta oinazeen erantzule Erakundearen eta lotutako pertsonen aurrean.

Erabiltzaileak Erakundeak web orria erabiltzeko ezarritako mekanismo edo prozedura guztien inguruan emandako jarraibide guztiak hitzez hitz betetzeko konpromisoa hartzen du. Nolanahi ere, Erabiltzaileari jarraibideak ematen dizkion pertsona orok nor den adierazi beharko du eta Erakundearen barrukoa dela egiaztatuko da.

Erabiltzaileak etorkizunean web orrikoak ez diren beste eduki batzuk, esaterako, argazkiak, txat, etab. (aurrerantzean Kanpoko Edukiak) sartzeko aukera eman liezaioketen zerbitzuak behar bezala erabili behar ditu. Kanpoko Eduki horiek aplikagarriak diren legeen, ohitura onen eta ordena publikoaren araberakoak izan beharko dute eta beti errespetatu beharko dituzte. Goian aipatutako guztia osoki nahiz zati batean betetzen bada, web orriak Erabiltzaileari sarrera ukatu ahalko dio.

Erabiltzaileak hirugarren pertsonei ez dizkie ondoren zerrendatzen diren ezaugarriak betetzen dituzten Edukiak Kanpoko Edukien bitartez transmititu, ezagutzera eman edo eskuratuko:

  • a) Aplikagarria den edozein araudiren kontrako Edukiak.
  • b) Arauak haustea suposatzen duen edozein jarduerara eramaten edo bultzatzen duten Edukiak.
  • c) Sexua, arraza edo pentsamenduarekin lotutako edozein diskriminazio eragiten edo bultzatzen duten Edukiak.
  • d) Indarkeriazkoa, pornografikoa edo degradatzailea den materialera sartzea ahalbidetzen duen edozein informaziora sartzea eragiten duten Edukiak.
  • e) Osasun fisiko edo mentalerako kaltegarriak izan daitezkeen jarduerak egitera eramaten edo bultzatzen duten Edukiak.
  • f) Edozein erabiltzaile Erakundea edo web orriaren inguruko okerren batera eramaten duten Edukiak.
  • g) Hirugarren pertsonen jabetza intelektual edo industrialen inguruko eskubideen babespean dauden Edukiak, horiek erabiltzeko baimenik gabe.
  • h) Izen ona, intimitatea edo norbere irudiaren kontrakoak.
  • i) Publizitate bidegabe edo engainatzailea suposatzen duten Edukiak edo praktika desleialak sustatzen dituztenak.
  • j) Sarean kalteak eragin ditzaketen birusak edo elementuak daramatzaten Edukiak.

Erabiltzailea da web orrian sartzen diren Kanpoko Edukien egiatasun, zehaztasun eta gardentasunaren erantzule bakarra, hori dela eta, gaizki egiten badu, kalte-ordainerako erantzulea izango da erakundearen aurrean, baita horren eragina jasaten duen edozein pertsonaren aurrean ere.

Erabiltzaileak babesteko helburuarekin eta aldez aurretik jakinarazi gabe, araudi aplikagarriaren kontrakoak diren Edukiak osoki edo zati batean aldatu edo ezabatu ahalko ditu.

Erabiltzaileak web orri honetan jasotako informazioa ez dela eskaintza bat onartzen du, hau da, informazioa soilik da; hori dela eta, informazioa ez bada zuzena, web orriak edozein unetan argitu ahalko du.

Erabilera baldintzak edo araudi aplikagarria urratzearen ondorioz kalte edo oinazeren bat eraginez gero, kaltea edo oinazea zeinahi motatakoa izanda ere, Erabiltzaileak Erakundeari edo horrekin lotutako beste edozeini kalte-ordaina eman beharko dio.

Datu pertsonalak

Web orrialdera sartzeko, baliteke Erabiltzaileak Erakunde edo Entitateari datu pertsonalak eskatzea eta Erakundeak datu horiek modu automatizatuan nahiz ez automatizatuan administratu ahalko ditu.

Erabiltzaileak benetako datu fidagarriak emateko konpromisoa hartzen du. Ez badu hori egin nahi, uko egin beharko dio web orrian datu horiek eskatzen dituzten alderdiak erabiltzeari. Informazioa gezurrezkoa bada, Erakundeak web orrira sartzea debeka diezaioke.

Erabiltzaileak bere datu pertsonalak ematean, Erakundeak datu horiek Legean aurrez ikusten diren kasuetan edozein agintaritza eskuduni ezagutzera emateko baimena ematen dio.

Interesdunei dagokienez, Erakundeak web orri honetan jasotako informazioa babesteko eta legez kanpoko moduetan informazioa eskuratu ahal izatea galarazteko beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu.

Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoko 5. artikuluan xedatutakoaren arabera, web orri honetako formularioak betetzen dituzten pertsona guztiei jakinarazten zaie bertan adierazitako informazio guztia fitxategi informatiko batera sartuko dela eta Datuen Babeserako Agentziari aldez aurretik horren berri emango zaiola, eskabideak eta zirkularrak bidaltzeko. Formulario hau bidaliz, erabiltzaileak bertan jasotako datuak modu automatizatuan tratatzeko baimena ematen du. Datuak beste pertsona batzuei laga ahalko zaizkie. Erabiltzaileak edo haren ordezkari den pertsona fisikoak fitxategira sartzeko, eta datuak zuzendu edo ezabatzeko eskubidea du. Eskubide horretaz baliatzeko ciudadania@jjggalava.eus helbidera mezu elektroniko bat bidal daiteke. Fitxategiaren arduraduna Arabako Batzar Nagusiak dira.

Web orria, zerbitzuak eta edukiak erabiltzailearen ardurapean erabiltzea

Erabiltzaileak web orriaren, Zerbitzuen eta Edukien erabileraren erantzukizuna berea soilik dela ulertzen eta onartzen du, hori dela eta, Erakundea ez da, inolaz ere, Erabiltzaileak web orrira sartzeko edo interneten ibiltzeko erabiltzen duen konputu ekipoak edo programek izan ditzaketen kalte edo arazoen arduradun izango.

Berme eta erantzukizunik eza

Web orriaren eta Zerbitzuen funtzionamenduaren inguruko berme eta erantzukizunik eza.

Erakundeak Erabiltzaileei ez die bermatzen web orria eta Zerbitzua eskuragarri egongo denik, baina ahal den guztia egingo du hori hala izan dadin.
Web orrialdera sartzean Erabiltzaileak uko egiten dio web orria eskuragarri edo erabilgarri ez egoteagatik Erakundea auzitara eramateko eskubideari.
Erakundeak ez du bermatzen web orria jarduera edo asmo jakin baterako edo bat baino gehiagorako erabilgarria izatea.

Web orrialdera sartzean Erabiltzaileak uko egiten dio web orriak bere itxaropenak asetzen ez dituelako edo bere helburu edo asmoekin bat ez datorrelako Erakundea auzitara eramateko eskubideari. Erakundeak ez du web orriaren edo Zerbitzuen fidagarritasuna bermatzen, eta bereziki, ez du erabiltzaileak webguneko orri desberdinetara sartu ahal izatea bermatzen, ezta horien bidez Edukiak transmititu, ezagutzera eman, gorde edo beste pertsona batzuei helarazi ahal izatea ere.

Web orrialdera sartzean Erabiltzaileak uko egiten dio aurreko paragrafoarekin lotutako edozein alderdiren ondorioz Erakundea auzitara eramateko eskubideari.

Edukien inguruko bermerik eta erantzukizunik eza.

Erakundeak ez du aldez aurretik kontrolatzen eta ez du bermatzen Edukietan birusik ez dagoenik, ezta Erabiltzailearen sistema informatikoan kalteak edo oinazeak eragin ditzakeen beste elementurik ez dagoenik ere.

Web orrialdera sartzean Erabiltzaileak uko egiten dio aurreko paragrafoarekin lotutako edozein alderdiren ondorioz Erakundea auzitara eramateko eskubideari.

Erakundeak ez du Edukien zilegitasuna, fidagarritasuna edo erabilgarritasuna bermatzen.

Web orrialdera sartzean Erabiltzaileak uko egiten dio Edukiak transmititu, ezagutzera eman, gorde, eskuratu edo ikustearen ondorioz jasan ditzakeen kalte edo oinazeak direla eta, eta bereziki, ondoren zerrendatzen diren arrazoien ondoriozko kalteak direla eta Erakundea auzitara eramateko eskubideari:

  • a) Aplikagarria den araudia urratzea.
  • b) Jabetza intelektual eta industrialaren inguruko eskubideak, edozein motatako kontratu-konpromisoak, ohorerako eskubidea, intimitatea edo pertsonen irudiaren inguruko eskubideak urratzea.
  • c) Lehia bidegabe edo publizitate bidegabeko ekintzak gauzatzea.
  • d) Edukien egiazkotasun edo zehaztasun falta.
  • e) Web orriaren bidez, hirugarren pertsonek onartutako betebeharrak ez betetzea, atzeratzea edo gaizki betetzea.
  • f) Web orriaren bidez transmititu edo ezagutzera emandako Edukiak akastunak edo okerrak izatea.

Hirugarren pertsonek emandako zerbitzuen (aurrerantzean Kanpoko Zerbitzuak) inguruko berme eta erantzukizunik eza.

Erakundeak ez du aldez aurretik kontrolatzen eta ez du bermatzen Kanpoko Zerbitzuetan birusik ez dagoenik, ezta Erabiltzailearen sistema informatikoan kalteak edo oinazeak eragin ditzakeen beste elementurik ez dagoenik ere.
Erakundea ez da beste pertsona fisiko edo moralek web orri honen bitartez eskaintzen edo ematen dituzten Zerbitzuen erantzule izango.
Erakundeak ez du Zerbitzuen zilegitasuna, fidagarritasuna edo erabilgarritasuna bermatzen. Web orrialdera sartzean Erabiltzaileak uko egiten dio Erakundeak edo beste pertsona batzuek web orri honen bitartez eskaintzen dituzten Zerbitzuen ondorioz jasan ditzakeen kalte edo oinazeak direla eta, eta bereziki, ondoren zerrendatzen diren arrazoien ondoriozko kalteak direla eta Erakundea auzitara eramateko eskubideari:

  • a) Aplikagarria den araudia urratzea.
  • b) Jabetza intelektual eta industrialaren inguruko eskubideak, edozein motatako kontratu-konpromisoak, ohorerako eskubidea, intimitatea edo pertsonen irudiaren inguruko eskubideak urratzea.
  • c) Lehia bidegabe edo publizitate bidegabeko ekintzak gauzatzea.
  • d) Edukien egiazkotasun edo zehaztasun falta.
  • e) Web orriaren bidez, hirugarren pertsonek onartutako betebeharrak ez betetzea, atzeratzea edo gaizki betetzea.
  • f) Web orriaren bidez transmititu edo ezagutzera emandako Edukiak akastunak edo okerrak izatea.

Web orritik kanpo kokatuta dauden Zerbitzu eta Edukien inguruko berme eta erantzukizunik eza.

Web orriak beste orri batzuetara sartzeko lotura, direktorio eta bilaketa tresna batzuk Erabiltzaileen eskura jar ditzake. Tresna horien instalazioaren helburua Erabiltzaileek informazioa errazago eta arinago eskuratzea da, baina horrek ez du esan nahi web orriak lotura horiekin inolako loturarik duenik.
Erabiltzaileak ez du horietan eskura daitezkeen zerbitzu, informazio, datu edo produktuen inguruan aldez aurretiko kontrolik egiten, ez ditu onesten eta ez ditu beretzat hartzen. Hori dela eta, Erabiltzaileak arreta handiz ibili behar du lotura horietan sartzerakoan.
Web orrialdera sartzean Erabiltzaileak uko egiten dio ondoren zerrendatzen diren alderdiekin lotutako edozein arrazoiren ondorioz Erakundea auzitara eramateko eskubideari.

  • a) Loturen funtzionamendua, eskuragarritasuna eta erabilgarritasuna.
  • b) Loturen zerbitzu, informazio, datu eta artxiboen mantentze-lanak.
  • c) Loturen zerbitzu, informazio, datu eta artxiboen eskaintza.
  • d) Loturen zerbitzu, informazio, datu eta artxiboen kalitatea, zilegitasuna eta fidagarritasuna.

Erabiltzaileek Web orria, Zerbitzuak eta Edukiak erabiltzearen inguruko berme eta erantzukizunik eza.

Erakundeak ez du bermatzen Erabiltzaileek web orria, Zerbitzuak eta Edukiak behar bezala erabiliko dituztenik. Erakundeak ez du bermatzen Erabiltzaileek web orria lege aplikagarria eta erabilera baldintzak errespetatuz erabiliko dutenik.

Web orrialdera sartzean Erabiltzaileak uko egiten dio Edukiak, Zerbitzuak edo web orriko edozein tresna erabiltzearen ondorioz zuzenean edo zeharka eragin daitezkeen kalte edo oinazeak direla eta Erakundea auzitara eramateko eskubideari:

Erabiltzaileek beren nortasunari buruz ematen dituzten datuak, eta bestelako informazioa.

Erakundeak ez du erabiltzaileen nortasunari buruzko inolako bermerik eskaintzen, ezta Erabiltzaileek beren buruari edo beren ondasunei buruz eskaintzen dituzten datuen egiazkotasuna, iraunaldia eta/edo benetakotasunari buruz ere.

Web orrialdera sartzean Erabiltzaileak uko egiten dio Erabiltzailearen nortasuna zuzena ez izatearen eta Erabiltzaileak web orrian ematen dituen datuak egiazkoak eta zehatzak ez izatearen ondorioz eragin daitezkeen kalte eta oinazeak direla eta, nahiz beste pertsona baten nortasunaz jabetzearen ondoriozko kalte eta oinazeak direla eta Erakundea auzitara eramateari.

Lizentziarik eza

Erakundeak Erabiltzaileari web orria hemen jasotako baldintzetan erabiltzeko baimena ematen dio. Erakundeak ez die Erabiltzaileei jabetza industrial edo intelektualaren inguruko inolako lizentzia edo baimenik ematen.

Erakundeak Erabiltzaileren bat web orriarekin zuzenean nahiz zeharka lotuta Erakundearen eskubide bat edo gehiago jabe edo lizentziadun gisa faltsuki erabiltzen ari dela egiaztatzen badu, berehala galarazi ahalko dio web orrira sartzea.

Web orrirako eta/edo zerbitzuetarako sarrera ukatu eta kentzea

Erakundeak web orrirako eta/edo Zerbitzuetarako sarrera ukatu edo kentzeko eskubidea du, hori edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe egin ahalko du, bere ekimenez nahiz edozein pertsonak eskatuta, Erabiltzaileak web orria behar ez bezala erabiltzen badu edo Erabilera Baldintzak urratzen baditu.

Jabetza intelektualaren inguruko eskubideak urratuz gero jarraituko den prozedura

Edozein Erabiltzailek edo hirugarren pertsona batek web orrian sartutako Edukiek jabetza intelektualaren eskubideak urratzen dituztela uste badu, Erakundeari gutun bat bidali beharko dio eta bertan, honako hauek adierazi beharko ditu:

  • a) Datu pertsonalak: izena, helbidea, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa.
  • b) Urratu diren jabetza intelektualaren eskubideen titularraren datu pertsonalak jasotzen dituen benetako agiria.
  • c) Adierazi zehazki zein diren urratutako jabetza intelektualaren eskubideek babesten dituzten Edukiak.
  • d) Adierazi Edukiak jabetza intelektualaren eskubideen titularraren baimenik gabe sartu direla.

Jakinarazpen horiek helbide honetara bidaliko dira ciudadania@jjggalava.eus Pertsonaren baten eskubide intelektualak urratu direla erabakitzen bada, Erakundeak berehala etengo du informazio horretarako sarrera publikoa.

Iraupena eta bukaera

Web orriaren zerbitzu eskaerak iraupen zehaztugabea du. Erakundeak edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe web orriaren zerbitzua bukatutzat jo, bertan behera utzi edo eten ahalko du.

Lege aplikagarria eta eskumena

Hemen xedatutakoa interpretatu eta betetzeari dagokionez, web orrira sartzean, Erabiltzaileek dagozkien auzitegien lege eta eskumen esparruak errespetatzea onartzen dute, beren helbidea edo beste edozein arrazoiren ondoriozko beste edozein foruri uko eginez.