Alegazioak - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Alegazioak
Herritarrek alegazioak egitea foru-arau proiektuei eta foru-arau proposamenei
Zertan datza izapide hau?
Arabako Batzar Nagusien Funtzionamendu araudiaren 128.2 artikulua aplikatuz, Mahaiak izapidetzeko onartu dituen foru-arau proiektuak zein Osoko Bilkurak aintzat hartu dituen foru-arau proposamenak herritarren esku jarriko dira eta 10 eguneko epea irekiko da (5 egun presako izapidetza bada), eta 10 egun horietan herritarrek (norbanakoek edo elkarte edo antolakundeen bidez) alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte Idazkaritza Nagusian. Aurkeztutako alegazioak berehala helaraziko zaizkie batzarkide-taldeei.
Zein proiektu eta proposamenei aurkeztu dakizkieke alegazioak?
Jarraian alegazio-izapidetzan dauden foru-arau proiektuak eta proposamenak ikus ditzakezu, bai eta zein egunetan iraungitzen den aurkezteko epea.
FORU-ARAU PROIEKTU EDO PROPOSAMENA | ALEGAZIOAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA |
---|---|
Foru-arau proposamena, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko azaroaren 27ko 33/2013 Foru Araua aldatzekoa | 2024/12/18 |
Nola egin behar dira alegazioak?
Horretarako berariaz ezarritako eredua erabiliz. Honako esteka honetan edo Arabako Batzar Nagusietako Idazkaritza Nagusian eskuratu dezakezu.
Arabako Lurralde Historikoko Aurrekontu Exekuzioaren foru-arau proiektuaren izapidetza
Aurrekontu-exekuzioaren foru-arau proiektuari alegazioak egiten dizkieten gizarte-eragileek eta antolakundeek, alegazioen formularioan bertan, agerraldia egiteko eskatzea daukate, hain zuzen ere alegazioak Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Batzordean aurkezte aldera batzarkide-taldeek zuzenketak egiteko epea bukatu aurretik.
Non aurkezten dira alegazioak?
Presentzialki
Ordutegia: 8:00etatik 15:00etara
Helbidea: Vicente Goikoetxea, 2 01008 Vitoria-Gasteizz
Telematikoki
E-maila: ciudadania@jjggalava.eus