Osoko bilkuraren bozketak eta bideoa - www.jjggalava.eus
Albisteak
Osoko bilkuraren bozketak eta bideoa
2025 urr. 22
Arabako Batzar Nagusiek asteroko osoko bilkura egin dute. Gaurko bilkuran, Lurralde Orekarako eta Lurralde Antolakuntzarako Batzordeak emandako bi irizpen onartu dira, Kuadrillen Foru Araua eta Arabako Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsa arautzen duen Foru Araua eguneratzeari buruzkoak.
Gainera, batzarkide taldeek Maccabi eta Hapoel Tel Aviv Israelgo saskibaloi taldeek 2025-2026ko Euroligan izango duten parte-hartzeaz eta Arabak Palestinan gertatzen ari den genozidioaren gelditzeko izango duen paperaz eztabaidatu dute.
Administrazioan euskara garatzeko segurtasun juridikorako bermea izan da eztabaidatutako azken mozioaren gaia.
Gaien zerrenda eta bozketak
Osoko bilkuraren esku-hartzeen bideoa