Arabako Batzar Nagusiek datorren igandean egingo dute Azaroko Ohiko Osoko Bilkura - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Arabako Batzar Nagusiek datorren igandean egingo dute Azaroko Ohiko Osoko Bilkura
Datorren igandean, azaroak 24, Arabako legebiltzarrak Azaroko Ohiko Osoko Bilkura egingo du, Arabako Batzar Nagusiek historian gehien errotutako bi hitzorduetako bat. Izan ere, ohitura horrek, Arabako ganbera foru-organo legegile gisa indarrean egon den aldi desberdinetan, Arabako antolamendu politiko eta administratiboa bateratu zuten eta 1463an Enrike IV .a erregeak onartu zituen lehen ordenantzetan abiatu zuen bere tradizioa.
Testu hark lau mende baino gehiagoz arautu zuen lehenengo Batzar Nagusi haien funtzionamendua, eta adierazten zuen bi batzar nagusi egin behar zirela urtero: bata Gasteizen, eta bestea bilera horretan adostutako beste leku batean.
Ohiturei jarraituz, Batzar Nagusietako lehendakariak eta Mahaiak, goizeko 10:30etatik aurrera, Foru Gobernua, Arabako Kuadrilletako presidenteak, Gasteizko alkatea eta udal gobernuko ordezkariak eta Arabako Diputatu Nagusia hartuko dituzte, lurraldeko agintari gorena den aldetik. Arabako Foru Aldundiko Txistulari Bandak eta Tronpetari eta Atabalariek gidatuko dute agintarien harrera, Miñoiek, galako uniformez, eta Aldundiko Mazeroek zainduta.
Batzar Nagusira deitu eta Batzar Nagusien omenez aurreskua interpretatu ondoren, goizeko 11:00etatik aurrera osoko bilkura egingo da Arabako Mendialdeko zein herritan egingo den erabakitzeko, besteak beste.