Arabak ez ditu ahazten frankismoak errepresaliatutako familiak

Arabak ez ditu ahazten frankismoak errepresaliatutako familiak

errepresaliatuak
2024 ira. 21

Irma Basterra Batzar Nagusietako lehendakaria eta Ramiro González Arabako diputatu nagusia, frankismoak errepresaliatutakoen senideekin batera, Arabako biktimak omendu eta oroitzeko ekitaldian izan dira. Ekitaldi xumea izan da, eta Aldundiaz eta Batzar Nagusiez gain, Vitoria-Gasteizko alkatea, Eusko Legebiltzarreko agintariak eta Lurraldeko beste erakunde eta elkarte batzuk izan dira.

Diktaduraren biktima guztien oroimenezko lore-eskaintza eta minutuko isilunea 2009. urteaz geroztik egiten dira, gure kontzientziak astindu eta gure seme-alabei gogorarazteko Araban errepresio frankista jasan zela. Kargudun nabarmenak ziren batzuk, baina erregimenaren aurkako ideologiagatik errepresiora kondenatutako herritarrak ere izan ziren. Haiengandik jaso genituen demokrazia eta askatasunak, eta benetan prezio altua ordaindu behar izan zuten horretarako: nabarmendu du Batzar Nagusietako lehendakariak.