Batzar Nagusiak, DANAren biktimekin

Batzar Nagusiak, DANAren biktimekin

dana biktimekin
2024 urr. 31

 


Arabako Batzar Nagusiek bat egin dute hiru egunetarako ezarritako dolu ofizialarekin, DANAk Valentziako Erkidegotik eta Gaztela-Mantxako eta Andaluziako beste toki batzuetatik igarotzen utzi dituen biktimen oroimenez. Hondamendiak gutxienez 92 pertsona hil ditu.


Gaur goizetik azaroaren 2ko 24:00ak arte, Arabako legebiltzarreko banderak haga erdian egongo dira, 2024ko urriaren 29an eta 30ean izandako uholdeetan hildakoen eta desagertutakoen familiekin eta gainerako hurbileko pertsonekin partekatutako minaren testigantza gisa.

Atzo ere, Arabako Batzar Nagusien osoko bilkurak babesa eman zien biktima eta hurbileko pertsona guztiei, eta minutu bateko isilunea egin zuen atzo egindako bilkuran.