Urriak 19, Bularreko Minbiziaren aurkako Borrokaren Munduko Egunean - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Urriak 19, Bularreko Minbiziaren aurkako Borrokaren Munduko Egunean
2021 urr. 19
Arabako Parlamentuak datozen bi gauetan arrosa kolorekoa argituko du fatxada nagusia, bihar, urriak 19, Bularreko Minbiziaren aurkako Munduko Eguna dela eta. Ospakizun honen helburua da herritarrak kontzientziatzea bularreko minbiziaren diagnostiko goiztiarrak duen garrantziaz, gaixotasun horren aurkako borroka irabazteko, tumore ohikoena baita emakumeengan mundu osoan. Izan ere, Osasunaren Mundu Erakundearen datuen arabera, 2020an 2,2 milioi kasu baino gehiago diagnostikatu ziren, eta hamabi emakumetik batek bizitzan zehar jasango duela uste da. Minbiziaren Behatokiaren arabera, Araban 247 kasu berri diagnostikatu ziren iaz.