Lur Jareetako Osoko Bilkura prestatzen hasi dira

Lur Jareetako Osoko Bilkura prestatzen hasi dira

urizaharra
2025 urt. 16


Irma Basterra Arabako Batzar Nagusietako presidentea eta Juan José Betolaza Urizaharreko alkatea bildu dira gaur, aurtengo Lur Jareetako Osoko Bilkuraren beharrak eta prestaketa lanak aurrera eramateko.

Arabako parlamentuak bi saio tradizional egiten ditu urtero, ohiturak agintzen duenaren arabera. Batzar Nagusien maiatzeko bilkura "Lur Jareetan" egiten da, hau da, hiriburuaz bestelako herri batean. Herria Batzar Nagusiek eurek zehazten dute azaroko ohiko bileran, eta Arabako Lurralde Historikoa osatzen duten kuadrillen arteko txandakatze-sistema jarraitzen da.


Arabako antolaketa politiko eta administratiboa bateratu zuten lehen ordenantzetan sortu zen tradizioa, eta 1463anonartu zituen Henrike IV .a erregeak. Testu hark lau mende baino gehiagoz arautu zuen lehenengo Batzar Nagusi haien funtzionamendua, eta adierazten zuen bi batzar nagusi egin behar zirela urtero: bata Gasteizen, eta bestea bilera horretan adostutako lekuan. Azaroko Ohiko Osoko Bilkuran erabaki zen Arabako Mendialdeko Urizaharra izatea maiatzeko azken igandeko bigarren hitzordu tradizional horren anfitrioia.