Okondok Lur Jareetako Osoko Bilkura hartuko du maiatzeko azken igandean - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Okondok Lur Jareetako Osoko Bilkura hartuko du maiatzeko azken igandean
Batzar Nagusiak maiatzaren 26an bilduko dira osoko bilkuran, egun horretan bertan kilometro gutxira ospatzen den Txakolin Egunari keinu egingo dion jarduera-programa osagarri batekin
Maiatzeko azken igandean Lur Jareetako ohiko osoko bilkura egingo da Okondon. Irma Basterra Arabako Batzar Nagusietako lehendakaria izango da 51 prokuradoreen eta Foru Gobernuaren bilerako burua, Ramiro González ahaldun nagusiarekin bat.
Igande goizean, maiatzaren 26an, herriko frontoia osoko bilkuren areto gisa apainduko da, ohituren eta protokolozko erritualaren arabera. Foru segizioak Okondora hurbilduko ditu mazolariak, txistulariak, atabalariak eta Miñoiak galaz jantzita.
Batzar Nagusietako lehendakariak Okondoko eta inguruko bizilagunak gonbidatzen ditu "goiz horretan, gure protokolo-erritualen koloreaz gozatzera eta Arabako parlamentuaren eztabaida-saio bat zuzenean bizitzera".
Goiz horretan bertan, Okondon Batzar Nagusien Lasterketa herrikoia egingo da. Izen ematea doakoa da eta Arabako Atletismo Federazioak antolatzen du Batzar Nagusien eskutik. 5 kilometrotik gorako ibilbide zirkularrean jokatuko da.
Izen-emateak - www.clublablanca.com
Gainera, 12:30etatik aurrera Herri Kirolen Finalaurrekoen jaialdi berezia ospatuko da, Euskal Telebistak zabalduko duena.
Txakolin Egunari keinua
Tradizioa, politika eta kirola uztartzen dituen jardunaldiari amaiera emateko, Batzar Nagusiek Okondoko txakolinaren dastaketa herrikoia eskainiko dute. Astobiza Upeltegien eskutik, Arabako legebiltzarrak keinua egin nahi izan dio egun horretan bertan Amurrion kilometro gutxira ospatzen den Txakolin Egunari.
Saio tradizionalak
Arabako Batzar Nagusiak urtean bitan biltzen dira bereziki, maiatzeko eta azaroko azken igandean. Batzar Nagusien maiatzeko bilkura Lur Jareetan egiten da, hau da, hiriburuaz bestelako herri batean. Herria Batzar Nagusiek eurek zehazten dute azaroko ohiko bileran, eta Arabako Lurralde Historikoa osatzen duten kuadrillen arteko txandakatze-sistema jarraitzen da. Azaroko ohiko saioa Gasteizen egiten da.