Osoko bilkuran eztabaidatutako gaiak eta bozketak - www.jjggalava.eus
Albisteak
Osoko bilkuran eztabaidatutako gaiak eta bozketak
Batzarkide taldeek aurkeztu dituzte lau mozio Batzar Nagusietako osoko bilkuran. Bata, Arabako Foru Aldundiak armamentua edo erabilera militarreko teknologia ekoizten, merkaturatzen eta finantzatzen duten enpresekin duen lankidetzaren aurkakoa. Bestea, Araban Osasun Mentaleko eta Suizidioaren Prebentzioko Foru Plana abian jartzeko. Hirugarrena, Lurralde Historikoan tasa turistikoa ezartzeari uko egiteko, eta azkena, Arabako Lurralde Historikoko espazio publikoetan belo islamiarra debekatzeari buruzkoa.
Gainera, prokuradoreek azaldu dute zer iritzi duten SUSTRAIA programa telebistan emateko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin, Euskal Telebista-Radio Televisión Vasca erakunde publikoarekin eta EITB Media SAUrekin egindako lankidetza-hitzarmena berresteko foru-arauaren proiektuari buruz.