Beti memorian - www.jjggalava.eus
Albisteak
Beti memorian
Irma Basterra Batzar Nagusietako presidentea eta Ramiro Gonzalez Arabako Ahaldun Nagusia buru izan dira gaur arratsaldean, frankismoak errepresaliatutako pertsonen senideekin eta Lurraldeko ordezkari instituzionalekin batera, duela 16 urtetik bi foru-erakundeek antolatzen duten Arabako biktimen omenaldian eta oroimenean. Irma Basterrak azpimarratu duenez, omenaldi horiek beharrezkoak dira oraindik, "Araban errepresio frankista jasan zutela gogorarazteko, eta erregimenaren aurkako ideologiagatik errepresioaren biktima izan ziren pertsonek ondare bat utzi zigutela gogorarazteko: gaur egun bizi ditugun askatasunak, eskubideak eta demokrazia. Gure kontzientziak astindu behar ditugu. Beharrezkoa da, oraindik ere, Arabako gizarteak ez ahaztea zenbat kostatu zitzaion defendatzea".
Ekitaldi xume eta hunkigarri batean, Foru Gobernuak eta Batzar Nagusietako taldeek ez ezik, Gasteizko Udalbatzak, Eusko Legebiltzarreko, Eusko Jaurlaritzako, Arabako Kuadrilletako presidenteek eta lurraldeko beste erakunde eta antolakunde batzuetako agintariek ere parte hartu dute. Topaketari amaiera emateko minutu bateko isilunea eta lore eskaintza egin dituzte.