Foru gobernuari kontroleko osoko bilkura

Foru gobernuari kontroleko osoko bilkura

Osoko bilkura
2021 aza. 03

Gaur goizean, Arabako Batzar Nagusietako osoko bilkuren aretoan, Gasteizko Probintzia Etxe-Jauregian, foru gobernuaren kontrolerako osoko bilkura egin da, azaroari dagokiona.

Bilkura horretan, batzarkide taldeek sei interpelazio eta zazpi galdera egin dizkiete foru gobernuko kideei, eta horietatik lau EH Bildu batzarkide taldeak egin ditu, bost Arabako Popularrek eta Elkarrekin Arabak (Podemos-Ezker Anitza-Equo), beste bostak.

Lehenik eta behin, diputatu nagusiak interpelazio bati eta galdera bati erantzun die, araba.eus webguneko Herritarren Arreta izeneko atalari buruz eta animalia hilen presentziaren aurrean jarduteko protokoloei buruz, hurrenez hurren. Ondoren, Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen foru diputatuari galdetu diote zergatik ez dituen foru erakundeak neurri eraginkorrak eta nahikoak martxan jartzen Bai Ticketaren ondorioak eta eragina arintzeko.

Jarraian, Nekazaritzako foru diputatuak bi galdera erantzun ditu The Grand Wines enpresarekin sinatutako babesletza-kontratuari buruz eta argindarraren kostu handiak eragindako galerak konpentsatzeko Arabako lehen sektorearen aldeko ekintzarik egingo duenar buruz. Bide Azpiegituretako eta Mugikortasuneko foru diputatuak, bestalde, Iekorako saihesbidearen proiektuari buruzko interpelazio bati eta bi galderari erantzun behar izan die bilkuran.

Osoko bilkura amaitzeko, Gizarte Politiketako foru diputatuak honako hauei erantzun die: batetik, Esku-hartze Sozialeko III. Hitzarmen Probintzialaren negoziazioari buruzko interpelazio eta galdera bati, eta, bestetik, arreta goiztiarreko zerbitzuaren oraingo eta etorkizuneko konfigurazioari eta Eusko Jaurlaritzaren mendeko osasun- eta hezkuntza-sistemen parte-hartzeari buruzko interpelazio bati, kalitatezko zerbitzu bat emateko, eta, bestetik, entitate horrentzako toki berri baten beharrari buruzko galdera bati.

Bilkuraren bideoa