Batzar Nagusiek bat egin dute COVIDen biktimen oroitzapen eta aitortzarekin - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
Albisteak
Batzar Nagusiek bat egin dute COVIDen biktimen oroitzapen eta aitortzarekin

Arabako Batzar Nagusiek Vitoria-Gasteizko Sempervirens parkean Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzak duela 4 urterik hona COVIDen biktimak oroitu eta aitortzeko antolatzen duen ekitaldi instituzionalean parte hartu dute.
Irma Basterra Arabako Batzar Nagusietako lehendakaria omenaldian izan da. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria izan da ekitaldiko burua, eta, bertan izan dira, Jaurlaritzako sailburuez gain, Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko lehendakaria, Ramiro González Arabako diputatu nagusia, Maider Etxebarria Vitoria-Gasteizko alkatea eta gizarte zibilaren ordezkaritza zabala.
Sempervirens parkea 2020ko irailaren 21ean inauguratu zen, Covid 19aren biktimak oroitzeko eta haiei elkartasuna adierazteko. Lorategi horretan, Juan Ibarrondo gasteiztarrak 1860an Vitoria-Gasteizera ekarritako sekuoia zaharra dago. Sekuoia ihartuak oroitzapena irudikatzen du, eta gazteak, 2020an landatutakoak, berriz, bizitza sinbolizatzen du, bai eta haienganako oroitzapenak bizirik jarraitzen duela ere.