null Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera
2021 eka. 22

La Mesa de las Juntas Generales de Álava, presidida por D. Pedro Elosegi, ha abordado en su reunión de esta mañana, entre otros, los siguientes asuntos:

FORU ARAUA

Foru Kontratazioen Zentrala.- Foru arau proiektua, urtarrilaren 14ko 1/2015 Foru Araua aldatzen duena, zeinek Arabako Foru Kontratazioen Zentralaren osaera eta funtzionamendua arautzen baititu, xedapen gehigarri bat gehitzeko eta azken xedapenetatik lehena aldatzeko.

AGERRALDIAK

Zaintza eredu berria.- Gizarte Politiken Saileko foru diputatuaren agerraldia, informazio-bileran, Zaintza eredu berria aurkezteko.

Suhiltzaileen EEP.- Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuaren agerraldi-eskaera, EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeek aurkeztua, suhiltzaileen 2020ko eta 2021eko enplegu eskaintza publikoen deialdien gaineko informazio eguneratzeko eta plantillaren egonkortasunaren arazoa konpontzeko moduaren berri izateko.

26/2021 Foru Dekretua.- Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuaren agerraldi-eskaera, EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztua, Gobernu Kontseiluaren 26/2021 Foru Dekretua azaldu dezan.

Bidesarien kobrantza Bizkaian eta Gipuzkoan.- Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuaren agerraldi-eskaera, Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztua, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien partetik 2022. urtetik aurrera beren errepide-sareetan bidesarien kobrantzak arabarrentzat izango dituen ondorioak azaldu ditzan.

Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoa.- Gizarte Zerbitzuen Saileko foru diputatuaren agerraldi-eskaera, Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztua, azaldu dezan II. Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoaren eta II. Euskal Autonomia Erkidegoaren Gizarte Zerbitzuen Mapa egiteko zein izango den bere parte-hartzea eta erabiliko dituen irizpideak.

Erizainen egoera egoitzetan.- SATSE sindikatuaren agerraldi-eskaera Gizarte Ongizate Batzordean, EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeek aurkeztua, informazioa eman dezaten adinekoen eta ezgaituen egoitzetan erizainek dituzten lan-baldintzez eta funtzioez eta horiek erizaintzako lanpostuetarako lan-poltsetan duten eraginaz.

GALDERAK

Covid-19 Albertia Campus egoitzan.- Idatziz erantzuteko galdera Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztua, Albertia Campus egoitzan izandako COVID-19ko agerraldiari buruz.

Fauna uxatzeko leherketa-tresnak.- Idatziz erantzuteko galdera Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztua, Bastidako mahasti sail batean fauna uxatzeko leherketa-tresnaren inguruan.

Covid-19ren aurkako neurriak AFAn.- Idatziz erantzuteko galdera Bigarren diputatu Nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, EH Bildu batzarkide taldeak aurkeztua, COVID-19ren ondorioz hartu diren prebentzio-neurriei buruz Zerbitzu Orokorretan, Funtzio Publikoan eta CCASAn.

Babes-kontratuak.- Idatziz erantzuteko galdera lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Demografia Erronkaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztua, babes-kontratuak izeneko aurrekontuko partidari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Konratazioa Araba Garapen Agentzian.- Informazio-eskaera lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Demografia Erronkaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztua, Araba Garapen Agentziaren kontratazio jakin baten inguruan.

Haize-neurgailua Gesaltza Añanan.- Informazio-eskaera Arabako Foru Aldundiari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztua, Gesaltza Añanan haize-neurgailu bat jartzearen inguruan.

Ezinsatsun Baliabide Berria.- Informazio-eskaera Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztua, Ezintasun Baliabide Berria izeneko GOFEren aurrekontu-partidari buruz.

Turismo Bonua.- Informazio-eskaera bigarren diputatu nagusiorde eta Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztua, Turismo Bonuari buruz.

Parke fotovoltaikoa Arrazua Ubarrundian.- Informazio-eskaera Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Popularrak batzarkide taldeak aurkeztua, eskatzeko Arratzua Ubarrundian parke fotovoltaiko bat jartzearen inguruan UAGAtik jasotako gutunaren kopia.