Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera
2021 ots. 02

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

FORU ARAUA

Kudeaketa museografikoa.- Foru arau proiektua, zeinak berresten baitu Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekiko lankidetza hitzarmena, EMSIME aplikazioaren ustiapen bateratua ezartzekoa, kudeaketa museografikoa egiteko eta webgunearen bidez informazioa trukatzeko.

MOZIOAK

Gasteizko Mendietako parke naturala.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Gasteizko Mendiak parke natural bihurtzeko.

Babesa eta laguntza ur-partzuergoentzat.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, babes eta laguntza handiagoa eskatzeko Arabako Lurralde Historikoko ur-partzuergoentzat.

AGERRALDIAK

The Grand Wines Premium SLU babesletza.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Nekazaritza Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, ditzan Araban ardogintzaren sektorea sustatzeko The Grand Wines Premium SLUrekin izenpetutako babes kontratuari buruzko hainbat kontu azaldu ditzan.

Ostalaritzaren egoera.- EH Bildu Batzarkide Taldeak S.O.S. Ostalaritza plataformako ordezkarien agerraldia eskatu du, Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazio Batzordearen aurrean, ostalaritzaren egoera eta arazoak azaldu ditzaten.

GALDERAK

Funtzionarioen abstentzioa salaketen gaineko prozeduretan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Aldundiko zenbait funtzionario basozain batek jarritako salaketaren jatorrizko prozeduretan abstenitu izanaren inguruan dauden gai batzuetan sakontzeko.

AFAren gastua publizitatean.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, Foru Aldundiko sail bakoitzak 2019an eta 2020an egindako publizitate gastuei buruz.

den COVID Materiala Udalentzat  partida.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Lurralde Orekaren Sailari zuzendua, jakiteko informaziorik eman al den COVID Materiala Udalentzat izeneko partidaren inguruan.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Autobus-lineetan subrogatutako pertsonak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko 14, 15 eta 16 autobus lineetan subrogatutako langileen kopurua.

Aseguru-polizak kanpoko abokatu-taldeekin.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, ahaldun nagusiari zuzendua, Arabako Foru Aldundiak SegurCaixa Adeslas erakundearekin kontratatuta duen poliza eta kanpo abokatu taldeekin sinatutako kontratuen inguruan.

San Francisco Javier etxebizitza komunitarioko ikuskapena.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat egin du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko San Francisco Javier etxebizitza komunitarioan azaroaren 1etik gaurdaino egindako ikuskapenen akten kopia.

Aurrekontu-partidak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak hainbat informazio-eskaera egin dizkio Lurralde Orekaren Sailari, honako partida hauei buruz:

  • Mendialdea proiektu pilotua
  • Larrialdiko obrak
  • COVID materiala udalentzat
  • Azterlan eta proiektuak

BESTELAKO GAIAK

Uko egitea.- EH bildu Batzarkide Taldeari atxikitako Jon Iñaki Leza de la Llera batzarkideak Arabako Batzar Nagusietako batzarkide-izaerari uko egin dio.