Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera
2020 abe. 23

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

GALDERAK

Forondako MIPa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du,  lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Demografia Erronkaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Forondako aireportuko Muga Ikuskaritzako Postuari buruz.

Haizearen tunela.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Haizearen Tunelaren instalazioei buruz

Izarra Ikastetxearen lursailak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Foru Aldundiari edo bere sozietate publikoei lagatako Izarra antzinako ikastetxearen lursailei buruz.

Etxean Zurekin.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, Etxean Zurekin  programari buruz.

Laguntza-garapen osagarria.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, laguntza-garapen osagarriaren programari buruz.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Tokiko erakundeen zorra, defizita eta gastu-erregela.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) informazio-eskaera bat aurkeztu du, Lurralde Orekaren Sailari zuzendua, eskatzeko abenduaren 9ko Foru Gobernu Kontseiluaren 641/2020 Erabakiaren kopia, 2020ko eta 2021eko ekitaldietarako toki-erakundeen zor, defizit eta gastu-arauari buruzko neurriekin.

Kuartangoko ehiza-barrutiaren kudeaketa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Kuartangoko ehiza-barrutia kudeatzeko 206az geroztiko aurrekontu-partidei buruz.