Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera
2021 api. 27

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

MOZIOAK

Ardogintzarako konpentsazio-neurriak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak mozio bat aurkeztu du, Arabako Errioxako ardogintzarako neurri konpentsatzaileak eskatzeko.

Olarizuko gurutzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Olarizuko gurutzea babesteko.

Hobariak AP-68n.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, AP-68ko bidesarian hobariak eskatzeko.

AGERRALDIAK

NPBren erreforma.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak Nekazaritza Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, eman dezan Nekazaritza Politika Bateratuaren erreformaren negoziazioak gaur egungo egoeraren berri.

Klima Araba 2050 Estrategia.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, Klima Araba 2050 Estrategiaren inguruko azalpenak emateko.

Ur-hornidura zenbait kontzejutan.- Bergonda, Fontecha eta Larrazubi kontzejuen presidenteen agerraldi-eskaera, informazio-bilkuran, Ingurumen eta Hirigintza Batzordean, bere herrien ur-horniketa eta tratamendu arazoen berri emateko, baita Urbide Partzuergoaren egoerari buruz ere.

INTERPELAZIOAK

Nazioarteko Diru Funtsaren proposamenak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioa aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Nazioarteko Diru Funtsa erakundeak plazaraturiko zergen inguruko proposamenei buruz.

Frankismoaren kirmenen aurkako kereila.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioa aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Frankismoko krimenen kontrako kereila jartzearen inguruan.

Neurriak betetzea Natura 2000 Sarean.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuari zuzendua, Natura 2000 Sarean sartuta diren Arabako Lurralde Historikoko guneak kudeatzeko planen eta neurrien dokumentuen betetze-mailari buruz.

Abiadura Handiko Trena heltzea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazioa aurkeztu du, diputatu nagusiari zuzendua, Abiadura Handiak Arabara heltzeak izan duen atzerapen berriari buruz.

Tarifa elektrikoek lehen sektorean duten eragina.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazioa aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, tarifa elektriko berriek lehen sektorean dituten ondorioei buruz.

GALDERAK

Internazionalizazio politikak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, diputatu nagusiorde eta Ekonomia Garapena, Berrikuntza eta Demografia Erronka Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Foru Aldundiaren nazioartekotzeko politiken inguruan.

Foru Planaren lizitazioak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari zuzendua, jakiteko zein egoeratan dauden Foru Planeko obren lizitazioak eta bestelakoak.

Kexaako monumentua.- EH Bildu Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuari zuzendua, Kexaako Monumentuari eta Aiaraldeko ondareari dagokienez.

Izarra ikastetxea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari zuzendua, AFAri erabiltzeko laga zaizkion eta lehenago Izarra ikastetxean okupatu zituen instalazioei buruz.

Epsilon Euskadiren instalazioak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Teknologia Parkean porrot egindako Epsilon Euskadi proiektua hartu zuten instalazioei buruz eta Haizearen Tunelaren instalazioari buruz.

Arabako egoitza-plazak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, Arabako egoitzetan dauden plazei buruz.

Guraso Alienazio Sindromea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, 2020ko uztailaren 13an Guraso Alienazio Sindromeari buruz onetsitako mozioari egindako erdibideko zuzenketan hartutako konpromisoei buruz.

AIzendapena.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, apirilaren 13ko Gobernu Kontseiluaren 191/2021 Erabakiari buruz, zeinaren bidez Gerardo Catalina Abecia jauna aholkulari tekniko izendatu zen.

INFORMAZIO-ESKAERAK

177/2021 Erabakia.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuari zuzendua, martxoaren 30eko 177/2021 akordioari lotutako dokumentazio guztiaren kopia eskatzeko.

Bisita-unitateak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako bisita unitateen inguruan.

Natur Zientzien Museoa lekuz aldatzea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak informazio-eskaera aurkeztu du, Kultura eta Kirol Sailari zuzendua, Arabako Natur Zientzien Museoa lekuz aldatzeari buruzko proposamenak egiteko kontratatu diren azterlanei buruz.

Tuestako tomate hidroponikoak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Tuestan egin nahi den tomate hidroponikoak ekoizteko negutegietako sarbideei buruz egindako edozein txostenen kopia.