Mahaikideen bilera - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Mahaikideen bilera
Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:
FORU ARAUA
Trebiñu.- Foru-arau proiektua, Trebiñuko enklabeari buruzko Arabako Foru Aldundiaren eta Burgoseko Diputazioa Probintzialaren arteko esparru-hitzarmena berrestekoa.
DEKRETU ARAUEMAILEA
Ezohiko neurriak.- Martxoaren 23ko Foru Gobernu Kontseiluaren 3/2021 Zerga Premiazko Araugintza Dekretua, COVID-19rekin lotutako ezohiko neurri gehigarriak onesteko.
MOZIOAK
Erresilientzia programa Aldundiaren egoitzetan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Gizarte Politiken Batzordean eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Arabako Foru Aldundiari eskatzeko erresilientzia-programa bat sor dezala adinekoei arreta emateko Aldundiaren egoitzetan.
Prozedura administratiboaren legea tokiko entitateetan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Lurralde Orekaren Batzordean eztabaidatzeko mozioa aurkeztu du, Arabako kontzejuetan bete dadin Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legea 2021eko apirilaren 2ko datarekin
Natur zientzien museoa.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, Arabako Natur Zientzien Museoaren etorkizunari buruz.
Ekarpenen Legea.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, Ekarpenen Legeari buruz.
Energia berriztagarrien instalazioen hedapena.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, Arabako Lurralde Historikoan energia berriztagarri eta iraunkorrak behar bezala zabal daitezela premiaz ahalbidetu eta bideratze aldera.
Eukaliptoaren hedapena.- EH Bildu Batzarkide Taldeak interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du, nagusiki Aiaraldea Kuadrillan eta beste zenbait lekutan eukaliptoen hedapenaren inguruan.
AGERRALDIAK
Nahi gabeko bakardadeari aurre egitea.- Gizarte Politiken Saileko foru diputatuaren agerraldia, informazio-bileran, Arabako adinekoen nahi gabeko bakardadeari aurre egiteko erronkaren (2021-2024) inguruko eraikuntza kolektiboko estrategia ezagutarazteko.
Presoentzako arreta.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Gizarte Politiken Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, azaldu dezan Hiesaren kontrako herritar batzordeak eta ADAPek kudeatutako presoei arreta emateko baliabideen egungo egoera eta etorkizuna zein den.
Laudio eta Bilbo arteko joan-etorriak hobaritzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, azaldu dezan AP-68an zehar egiten diren Laudio eta Bilbo arteko joan-etorriak hobaritzeko asmoa.
Neurri murriztaileak egoitza-zentroetan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Gizarte Politiken Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, azaldu ditzan Arabako adinekoen egoitzetan txertaketa-kanpainaren ondoren eta martxoaren 2ko 16/2021 Foru Aginduan oinarrituz aplikatu diren neurri murriztaileak.
GALDERAK
Garaioko parkeko seinaleen itzulpena.- EH Bildu Batzarkide Taldeak batzordean erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru-diputatuari zuzendua, Garaioko parkeko seinaleen itzulpenari buruz.
Araba a punto estrategia.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Araba a punto estrategia abian jartzeari buruz.
Aholkulari tekniko bat izendatzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, martxoaren 16ko Gobernu Kontseiluaren 122/2021 Erabakiari buruz, zeinaren bidez Pelayo Serrano Viteri jauna aholkulari tekniko izendatu zen.
Larrialdi Plana eguneratzea.- Idatziz erantzuteko galdera, Lurralde Orekaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Arabako Lurralde Historikoko Emergentzia Plana eguneratzeari buruzko uztailaren 9ko 45/2020 Mozioa betetze-mailari buruz.
Araba Helburu prozesu parte hartzailea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, Araba Helburu parte-hartze prozesuari buruz.
EELZko erabiltzaile berriak.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzura 2020ko urtarriletik sartu diren erabiltzaile berriei buruz.
Osasun-gastua finantzatzeko hitzarmena.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Arabako Foru Aldundiaren gastu sanitarioa finantzatzeko sinatutako hitzarmenari buruz.
Errioxa JIKren Kontseilu Erregulatzailearen formulazio estrategikoa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak osoko bilkuran erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, Errioxa JIKren Kontseilu Erregulatzaileak martxoaren 29an aurkeztu zuen 21-25 formulazio estrategikoari buruz.
INFORMAZIO-ESKAERAK
Indesako gatazkak kudeatzeko protokoloa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Indesako gatazkak kudeatzeko protokoloa.
3D Social Movement-ekin sinatutako kontratu edo hitzarmenak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko 3D Social Movement-ekin sinatutako kontratu edo hitzarmenen kopia, bai eta Araba a punto kanpaina dela-eta sinatutako beste edozein kontraturen kopia.
Izki Golf-en plan estrategikoa.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Demografia Erronkaren Saileko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Izki Golf Plan estrategikoaren eta Naturgolfen 2019 eta 2020ko kudeaketa-txostenen kopiak.
Aldalurri atxikitako lursailak.- Arabako Popularrak Batzarkide informazio-eskaera egin dio Nekazaritza Saileko foru diputatuari, eskatzeko Aldalur sozietate publikoa izan zenari atxikitako eta Araba Garapen Agentziak kudeatutako Aldundiaren jabetzakoak diren lursailen zerrenda eguneratua.
Tokiko entitateen bideetan burututako obrak.- Arabako Popularrak Batzarkide informazio-eskaera egin dio Nekazaritza Saileko foru diputatuari, eskatzeko tokiko entitateen bideetan 2020an burutu diren eta Arabako Foru Aldundiaren babes ekonomikoa izan duten obren zerrenda.
Arabako Errioxan dauden ardogintza-ustiategiak.- Arabako Popularrak Batzarkide informazio-eskaera egin dio Nekazaritza Saileko foru diputatuari, eskatzeko Arabako Errioxan dauden ardogintza-ustiategien zerrenda.
Naturgolf-en plantilla.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Demografia Erronkaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Naturgolf SAko plantillari buruz.