Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera

Mahaikideen bilera
2021 mar. 02

Arabako Batzar Nagusietako Mahaia gaur goizean bildu da Pedro Elosegi jauna buru dela, eta honako gai hauek jorratu ditu, besteak beste:

FORU-ARAUAK

Tresna teknologikoen erabilera.- Foru Arau proiektua, zeinaren bidez ezartzen baita tresna teknologikoak erabiltzeko beharra. Se tramitará por el procedimiento de urgencia.

N-240tik Ubiderako sarbidearen hobetzea.- Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko lankidetza hitzarmena berresten duen foru arau proiektua, N-240 errepidean Ubideko udalerrira sartzeko hegoaldeko bidegurutzea berrantolatu eta hobetzeko eraikuntza proiektua idazteko eta obrak gauzatzeko.

MOZIOAK

Elizaren ondasunak berreskuratzea.- Osoko bilkuran eztabaidatzeko mozioa, Eliza katokikoak Araban immatrikulatutako ondasunak berreskuratzeari buruz.

Energia berriztagarrien sustapena.- EH Bildu Batzarkide Taldeak mozioa aurkeztu du, nekazaritzako ustiategietan energia berriztagarriak sustatzearen alde.

AGERRALDIAK

N-240tik Ubiderako sarbidearen hobetzea.- Agerraldia, informazio-saioan, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru-diputatuaren eskutik, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko lankidetza hitzarmena berresten duen foru arau proiektua azaltzeko, N-240 errepidean Ubideko udalerrira sartzeko hegoaldeko bidegurutzea berrantolatu eta hobetzeko eraikuntza proiektua idazteko eta obrak gauzatzeko.

Tresna teknologikoak erabiltzea.- Agerraldia, informazio-saioan, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru-diputatuaren eskutik, tresna teknologikoak erabili beharra ezartzen duen foru arau proiektuaren berri emateko.

AP-1eko langileek salatutako egoera.- EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu dute, AP-1eko langileen salatutako egoera baloratu dezan.

 

Nobedadeak errentaren kanpainan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, informazioa eman dezan 2020ko Errentaren kanpainan sartutako nobedadeei buruz.

Jugalez ibaia BBG izendatzea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide Taldeak Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu du, informazioa eman dezan Jugalez ibaia Natura 2000 Sareko Babes Bereziko Gune izendatzeko lanen inguruan.

Bizia eguneko zentroa.- EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek Gizarte Politiken Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu dute, azaldu dezan BIZIA eguneko zentroaren eta asteburuko atsedenerako eguneko zentroaren egungo egoera.

EELZ Clece enpresari ematea.- EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeek Gizarte Politiken Saileko foru diputatuaren agerraldia eskatu dute, azaldu dezan CLECE enpresari egindako Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuaren emakidaren egungo egoera.

GALDERAK

Arreta psikologikoa zaintzaileentzat.- EH Bildu Batzarkide Taldeak batzordean erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Gizarte Politiken Saileko foru diputatuari zuzendua, mendetasuna duten pertsonen zaintzaileentzako arreta psikologiko indibidualizatuaren gaineko hainbat alderdiren berri izateko.

Hidrogenoaren euskal korridorea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, lehen diputatu nagusiorde eta Garapen Ekonomiko, Berrikuntza eta Erronka Demografikoaren Saileko foru diputatuari zuzendua, ALHk, bere instituzioek eta bere enpresen BH2C Hidrogenoaren Euskal Korridorea izeneko proiektuan izango duten zereginari buruz.

Euskararen sustapena.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, ahaldun nagusiari zuzendua, Euskara Sustatzeko Plan Estrategikoaren A.4.R.2 erronkari buruz, kontratazioetan eta diru-laguntzetan hizkuntza irizpideak txertatzeko jarraibideena.

Ibilgailu astunak Asparrena-Donemiliaga industrialdean.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko foru diputatuari zuzendua, Asparrena-Donemiliagako industrialdean ibilgailu astunen trafiko fluxuei buruz.

Ratioak plaza publikoetan.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Gizarte Politiken foru diputatuari zuzendua, plaza publikoetako ratioei buruz.

Miñoien unitatearen txertaketa.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera aurkeztu du, Arabako diputatu nagusiari zuzendua, Miñooien kidegoko kideei COVID-19 kontrako txertoa jartzeari buruz.

Lur publikoak eskaintzea.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, Nekazaritza Saileko foru diputatuari zuzendua, lur publikoak eskaintzeko ekimenei buruz.

Genero-indarkeriaren aurkako itunaren funtsak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak idatziz erantzuteko galdera bat aurkeztu du, ahaldun nagusiari zuzendua, genero-indarkeriaren aurkako Estatuko Itunetik 2020rako datozen funtsen banaketaren inguruan.

INFORMAZIO-ESKAERAK

Komunikazio partida.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak informazio-eskaera bat egin dio Diputatu Nagusiaren Kabineteari, Komunikazio ekintzak azpiprogramako Komunikazioa izeneko partidari buruz.

Koherentzia politikoen kontratua.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak informazio-eskaera aurkeztu du, Diputatu Nagusiaren Kabineteari zuzendua, Giza eskubideen eta memoria historikoa azpiprogramako Koherentzia politiken kontratua izeneko partidari buruz.

Gardentasuna eta parte-hartzea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak informazio-eskaera aurkeztu du, Diputatu Nagusiaren Kabineteari zuzendua, Gobernu irekia azpiprogramako Gardentasuna eta parte-hartzea izeneko partidari buruz.

Kulturaren Plan Estrategia hedatzea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak informazio-eskaera aurkeztu du, Kultura eta Kirol Sailari zuzendua, Kulturaren Plan Estrategikoa azpiprogramako Kulturaren Plan Estrategikoa zabaltzea izeneko partidari buruz.

Komunikazio-gastuak.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak informazio-eskaera aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailari zuzendua, sailaren gastu zentralizatuak azpiprogramako Komunikazio-gastuak izeneko partidari buruz.

Bide azpiegiturako azterlanak.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak informazio-eskaera aurkeztu du, Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Sailari zuzendua, Bide azpiegitura azpiprogramako Bide azpiegiturako azterlanak izeneko partidari buruz.

Eraikinak zaharberritzea.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak informazio-eskaera aurkeztu du, Enplegu, Merkataritza, eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Sailari zuzendua, Arkitektura azpiprogramako Eraikinen zaharberritzea izeneko partidari buruz.

Higiezinen merkatuaren azterlana.- Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) Batzarkide Taldeak informazio-eskaera aurkeztu du, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Sailari zuzendua, Katastroa programaren Higiezinen merkatua azterlana izeneko partidari buruz.

Arabako Suhiltzaileek SISEUak erabiltzeko irizpideak.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera aurkeztu du, Lurralde Orekaren Sailaeko foru diputatuari zuzendua, eskatzeko Arabako Foru Aldundia, Osakidetzaren Emergentziak eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritzaren artean sinatutako lankidetza-hitzarmenaren kopia, zeinaren bidez ezarten baitira Arabako Suhiltzaileak Organismo Autonomoaren SISEUak erabiltzeko prozerdura eta irizpideak.

Mendien baso-egitura.- EH Bildu Batzarkide Taldeak informazio-eskaera aurkeztu du, Nekazaritza Sailari zuzendua, Arabako mendietako baso egiturari buruz.

Lanak azpiegitura hidraulikoetan.- Arabako Popularrak Batzarkide Taldeak informazio-eskaera aurkeztu du, Ingurumen eta Hirigintza Sailari zuzendua, AFAk eta Eusko Jaurlaritzak burututako eta Azpiegitura Hidraulikoen Esparru Akordioari lotutako azpiegitura hidraulikoen lanei buruz.