Osoko bilkuraren laburpena - www.jjggalava.eus
Albisteak
Osoko bilkuraren laburpena
2025 aza. 12
Batzar Nagusiek ohiko osoko bilkura egin dute, eta, besteak beste, gai hauek eztabaidatu dituzte: Arabako komunikabideei zuzendutako laguntza publikoak, langileen lan-baldintzen aurrean duten erantzukizun soziala, Erdialdeko Arabarako aldiriko tren-zerbitzuaren ezarpena, zeinu-hizkuntzako interpreteen beharra, Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapean dauden adingabe atzerritarren adina zehazteko probak eta Aiaraldean Enplegu Azoka bat sortzea.
Gure mediatekan osoko bilkura osoa, puntukako esku-hartzeak eta parte hartzen duen pertsona kontsulta ditzakezu.