Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena
Gaur, asteazkenean, beste osoko bilkura bat egin da Arabako Batzar Nagusietan, Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Batzordeak aurrekontuen foru-arau orokorraren proiektuari buruz emandako irizpena onartzearekin hasi dena. Arabako Popularrek eta Elkarrekin Arabak (Podemos-Ezker Anitza-Equo) erreserbatutako zuzenketak atzera bota dira eta 3/2023 foru araua onartu da EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeen aldeko botoekin eta EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldeen abstentzioarekin. Ondoren, gai-zerrendaren arabera, batzarkide taldeek aurkeztutako lau mozio eztabaidatu dira.
Aztertu beharreko lehen gai gisa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeko prokuradore Laura Fernándezk mozio bat aurkeztu du genero indarkeria digitalaren eraginari heltzeko eta hura minimizatzeko proposamenei buruz. Aurkeztutako erdibideko-zuzenketa EAJ-PNV, Euskal Sozialistak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkideen aldeko botoekin onartu da, EH Bildu eta Arabako Popularren abstentzioarekin..
Jarraian, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak berak, baina oraingoan Damián García-moreno prokuradorearen hitzetan, Foru Aldundiak beste erakunde batzuekin lan egitea eta elkarlanean aritzea eskatu nahi zuen, Arabak Estatuko edo nazioarteko sektore publiko instituzionaleko erakundeen egoitza fisikoak har ditzan. Osoko bilkurak atzera bota du eta, horren ordez, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkideek aurkeztutako zuzenketa onartu du, bi taldeen eta Elkarrekin Arabaren (Podemos-Ezker Anitza-Equo) aldeko botoekin eta EH Bilduren eta Arabako Popularren kontrako botoekin.
Hirugarrenik, Arabako Popularrak batzarkide-taldearen ekimen bat eztabaidatu da, Foru Aldundiak ura kudeatzen duten erakundeei babes handiagoa emateko, Borja Monje prokuradoreak osoko bilkurara eramanda. Mozioa atzera bota da eta, horren ordez, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkideek aurkeztutako zuzenketa onartu da, EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldeen kontrako botoekin.
Amaitzeko, Borja Monjek ere, Arabako Popularrak taldeko prokuradoreak, Ganberari eskatu zion ureztatzaileen erkidegoak, nekazaritza eta abeltzaintzako sektorea eta tokiko erakundeak uraren kanonetik libratzea bultzatzea. Mozioa atzera bota da eta, horren ordez, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkideek aurkeztutako zuzenketa onartu da, Arabako Popularren kontrako botoekin eta EH Bilduren eta Elkarrekin Arabaren (Podemos-Ezker Anitza-Equo) abstentzioarekin.