Osoko bilkuren aretoan haur sahararrak eta haien harrera-familiak hartu dituzte - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Osoko bilkuren aretoan haur sahararrak eta haien harrera-familiak hartu dituzte
Osoko bilkuren aretoan haur sahararrak eta haien harrera-familiak hartu dituzte. Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak harrera egin diete Tindufeko errefuxiatu-kanpamenduetatik datozen haur sahararrei, uda Lurralde Historikoko hainbat herritan igarotzen ari baitira.
Irma Basterra Batzar Nagusietako presidentea, Eva Jiménez eta Nerea Martínez presidenteordeak, Damián García eta Miguel Garnica idazkariak eta Joseba Diez, Eva López de Arroyabe eta David Rodríguez, EAJ-PNVren, EHBilduren eta Elkarrekin Arabaren bozeramaileak, bileran izan dira.
Aurten, 8 eta 12 urte bitarteko 35 haur saharar Araban egongo dira abuztua amaitu arte. Gasteiz, Laudio, Amurrio, Langraiz Oka, Araia, Bastida, Durana, Ozaeta, Gometxa eta Berganzoko familiekin bizi dira. Eta hala egiten dute, Afanisek aspaldidanik bultzatzen duen Oporrak Bakean programari esker.