Andre Maria Zuriaren Kofradiari harrera - www.jjggalava.eus
Albisteak
Andre Maria Zuriaren Kofradiari harrera
Irma Basterra Batzar Nagusietako presidenteak eta Miguel Garnica Mahaiko bigarren idazkariak harrera egin diote gaur Andre Maria Zuriaren Kofradiari, Andre Maria Zuriaren jaien bezperan egin ohi duten bisita instituzionalean.
Abadesa berriak, Blanca Aguillok, Andre Maria Zuriaren kofradiak argitaratutako “La hornacina” argitalpena banatu du. Aurten, edizio berezia Farolen Museoaren 25. urteurrenari eskainiko dio.
Irma Basterrak eskerrak eman dizkio Kodrafiari "arreta komunean jartzeagatik, hausnarketa egitera eta hiri eta komunitate loturak indartzera gonbidatzeagatik, 1895etik abuztuaren 4ra Farolen Arrosarioarekin eta, egunero, duela 25 urtetik hona, zuen etxe argitsutik, Gasteizko Farolen Museotik. Eskertuko genizueke Andre Maria Zuriaren Kofradiak 400 urte baino gehiago daramatzaten 3.000 pertsona baino gehiagori gure esker ona adieraztea ".