Harrera beroa Batzar Nagusietako Ate Irekien egunari

Harrera beroa Batzar Nagusietako Ate Irekien egunari

ateak zabalik eguna
2024 eka. 22



Ehunka lagun hurbildu dira gaur Arabako Batzar Nagusien egoitzara Ate Irekien egunean. Goizeko 10etatik, ordu laurdenero, bisitari-taldeek Arabako Legebiltzarraren egoitza ezagutu dute goizez eta arratsaldez. Arabako Kuadrillek eta Slow Food Arabak Arabako ganberaren egoitzaren aurrean jarritako karpan eskaini dituzten jarduerei ere harrera beroa egin zaie.


Jardunaldiari hasiera emateko, Irma Basterra presidenteak ekitaldi sinboliko bat egin du Batzar Nagusietako ate arrosak irekitzeko, Legebiltzarreko Mahaiarekin, batzarkide talde guztien bozeramaileekin eta Arabako Kuadrilletako lehendakaritzekin batera.