Proiektu norbatiboak, gaurko osoko bilkuraren protagonistak

Proiektu norbatiboak, gaurko osoko bilkuraren protagonistak

pleno
2026 mai. 20

 

Gaur Batzar Nagusietan egin den ohiko osoko bilkuran honako gai hauek eztabaidatu eta bozkatu dira, gehienak norbatiboak.

Hona hemen osoko bilkuran planteatutako gaiak:

• Foru Gobernuaren Kontseiluaren apirilaren 21eko 3/2026 Premiazko Zerga Dekretu Arauemailea baliozkotzea edo indargabetzea. Dekretu horren bidez, balio erantsiaren gaineko zergan, zerga berezietan eta energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zergan egindako hainbat aldaketa Arabako zerga-araudira egokitzea onartu zen, bai eta ikus-entzunezko obrak eta zuzeneko ikuskizunak finantzatzeko araubide iragankor bat ezartzea ere.

• Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioarekin Lurralde Berrikuntzarako Zentroa (LHI) garatzeko sinatu beharreko hitzarmena berresteko foru-arauaren proiektua onartzea.

• Onartzea, hala badagokio, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin, Nafarroako Foru Komunitatearekin, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiekin eta Euskaltzaindiarekin sinatu beharreko lankidetza-hitzarmena berresteko foru-arauaren proiektua, sei erakundeen arteko lankidetzarako eta koordinaziorako oinarri orokorrak ezartzeko 2026-2029 aldian.

• Egonaldi turistikoen gaineko zergaren foru-arauaren proiektuari egindako osoko zuzenketaren eztabaida eta bozketa.

• Interpelazioaren ondoriozko mozioa, Elkarrekin Araba-Podemos/Ezker Anitza-IU/Berdeak-Equo/Alianza Verde Biltzarkide-Taldeak aurkeztua, Aldundiak foru langileen pentsio-plan pribatuei – Elkarkidetza BGAE – egiten dizkien ekarpenei buruz eta horiek osorik nominetara bidaltzeko aukerari buruz.

Osoko bilkuraren bideoa
Laburpena eta bozketak