2025erako Arabarako Aurrekontuari eta zerga-neurri berriei argi berdea eman die osoko bilkurak - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
2025erako Arabarako Aurrekontuari eta zerga-neurri berriei argi berdea eman die osoko bilkurak
Arabako Batzar Nagusien osoko bilkurak ‘argi berdea’ eman die Arabako Lurralde Historikoaren Aurrekontua Gauzatzeko Foru Arauaren Proiektuari (EAJ-PNVren eta PSE-EEren aldeko botoekin, EH-Bilduren abstentzioarekin eta PP, Elkarrekin Araba eta Voxen kontrako botoarekin) eta 2025erako zerga-neurriei buruzko foru-arauaren proiektuari.
Arabako Foru Aldundiak 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera kudeatuko duen aurrekontua 700 milioi eurotik gorakoa izango da, inoizko handiena, eta pisu berezia izango dute gizarte-politikek, lurralde-kohesioak eta proiektu estrategikoen bultzadak.
Foru-kontu berriek, halaber, ingurumen-jasangarritasunean eta klima-aldaketan jartzen dute arreta, nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorean, azpiegitura logistiko industrialen eta zerbitzu-teknikoen sorkuntzan, ekintzailetzaren eta nazioartekotzearen sustapenean, berrikuntzan eta enpresentzako laguntzan, besteak beste.
Zerga-neurri berriak
Batzar Nagusiek ere argi berdea eman diote 2025erako zerga-neurriei buruzko foru-arauaren proiektuari.
Foru-arauaren proiektuak aldaketak dakartza Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan eta Sozietateen gaineko Zergan, batez ere.