Batzar Nagusiek urteko lehen ohiko osoko bilkura egin dute, XV. mendean markatutako ohitura

Batzar Nagusiek urteko lehen ohiko osoko bilkura egin dute, XV. mendean markatutako ohitura

ohiko osoko bilkura
2023 aza. 26



Batzar Nagusiek azaroko ohiko osoko bilkura egin dute gaur, Arabako Legebiltzarrak urtean egiten dituen bi saio berezietako bat. Foru organo legegile gisa Arabako ganberaren indarraldi desberdinetan mantendu zen ohitura hori. Tradizioa Arabako antolaketa politikoa eta administratiboa bateratu zuten lehen ordenantzetan hasi zen. Ordenantza horiek Enrique IV.a erregeak onartu zituen 1463. urtean.



Testu horrek 4 mende baino gehiagoz arautu zuen lehenengo Batzar Nagusi haien funtzionamendua, eta adierazten zuen urtero bi batzar nagusi egin behar zirela: bata, Gasteizen, eta bestea, bilera horretan erabakitzen zen tokian. Eta horixe egin dute gaur Arabako prokuradoreek, eta Aiarako Okondo herria izendatu dute maiatzeko “Lur Jareak” Osoko Bilkuraren egoitza.


Ohiturei jarraituz, Batzar Nagusietako Mahaiak eta Arabako Legebiltzarreko lehendakariak harrera egin diete prokuradoreei, Foru Gobernuari, Arabako Kuadrilletako lehendakariei, Gasteizko alkateari eta udal-gobernuko ordezkariei, eta Arabako Diputatu Nagusiari, lurraldeko agintari nagusi gisa. Arabako Foru Aldundiko txistulari bandak eta tronpetari eta atabalariek agintarien harrera girotu dute, miñoiek zainduta, galako uniforme jantzita eta aldundiko mazolariek lagunduta.


 

Batzar Nagusira deitu eta Batzar Nagusien omenez aurreskua interpretatu ondoren, osoko bilkuren aretoan batzarkide taldeek proposatutako 3 mozio eztabaidatu dira.