Osoko bilkura: bozketak eta bideoa

Osoko bilkura: bozketak eta bideoa

pleno
2025 urr. 08

Arabako Batzar Nagusiek asteko osoko bilkura egin dute. Gaurko bilkuran, IHOBErekin, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetza-hitzarmena berresteko foru-arauaren proiektua onartu da, teknologia garbien euskal zerrendan definitutako teknologiak edo materialak eskuratzeagatik kenkariak aplikatzeko eskaerak izapidetzeko. 


Gainera, Arabako parlamentuaren osoko bilkurak argi berdea eman dio Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundien arteko lankidetza-hitzarmena berresteko foru-arauaren proiektuari, 2025-2028 aldian euskara hutsezko komunikabideen funtzionamendua ziurtatzeko.

Arabako Batzar Nagusien funtzionamendu-erregelamendua aldatzeko foru-araua ere aintzat hartu da. Gainera, Lurraldeko Ekintzailetza eta Berrikuntza Zentro bat abian jartzeari buruzko mozioari zuzenketa bat adostu dute.

Bozketen zerrenda
Osoko bilkuraren bideoa