Ohiko osoko bilkuraren laburpena eta bideoa - www.jjggalava.eus
Albisteak
Ohiko osoko bilkuraren laburpena eta bideoa
2025 mar. 19
Batzar Nagusiek osoko bilkura egin dute gaur, honako mozio hauek eztabaidatzeko: Arabako eremu tentsionatuetako etxebizitzen alokairuaren prezioei buruzkoa; Arabako Foru Aldundiaren barne-egituraren birmoldaketari buruzkoa; lurraldean nekazaritzako elikagaien estrategia planifikatu eta aurkezteko beharrari buruzkoa, Arabako lehen sektoreari etorkizun duina bermatuko diona; eta Arabako autismoari eta adimen-desgaitasunari buruzkoa.