Batzar Nagusiak ordubete "itzaliko" dira klima-aldaketaren aurka

Batzar Nagusiak ordubete "itzaliko" dira klima-aldaketaren aurka

hora del planeta
2024 mar. 21


Batzar Nagusiek bat egingo dute aurten ere Naturarentzako Mundu Funtsak (WWF) “Argia itzali eta Planetari ordubete eman” lelopean antolatzen duen Planetaren Ordua ekimenarekin.
Horrela, bihar, martxoak 23 larunbata, 20:30etik 21:30era, Arabako Batzar Nagusiek, beste erakunde batzuek bezala, herritarrek, udalerriek eta enpresek, argiak itzaliko dituzte naturaren eta klimaren aldeko konpromisoa ospatuz.


Joan den urtea inoizko beroena izan da erregistroak daudenetik. Tenperatura globalaren igoera horrek muturreko fenomeno meteorologikoak ekarri ditu, hala nola uholdeak, bero-boladak eta gero eta ohikoagoak diren sute suntsitzaileak. Krisi klimatikoaren ebidentziak soberan daude, eta, testuinguru horretan, Planetaren Orduak aukera ematen die mundu osoko pertsonei planetaren ingurumen-degradazioagatik (berotze globala, naturaren galera, kutsadura) duten kezka erakusteko eta jarduteko beharra nabarmentzeko.

#planetarenordua