Abian da Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana suspertzeko diagnosi-fasea - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Abian da Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana suspertzeko diagnosi-fasea
Batzar Nagusietako Mahaiak onartu du Arabako Ganberako Euskararen Erabilera Normalizatzeko Planaren diagnostiko-faseari hasiera ematea, 2023aren amaieratik SAREGIN tresna eskuragarri dagoenean.
Aurreko legealdian Mahaiak hala erabakita, Arabako Legebiltzarrak plana aktibatzeko metodologia onartu zuen. Orain, lehenengo urratsa diagnostikoa egitea izango da, erakundearen barruan euskararen erabilera eta presentzia ezagutzeko.
Horretarako talde tekniko bat osatu dute, Legebiltzarreko Lehendakaritzatik koordinatuta.
Lantaldea bi itzultzaile interpretek, ganberako abokatuak, kudeaketa ekonomiko eta pertsonaleko teknikariak eta Komunikazio eta Protokoloko arduradunak osatzen dute. Orain, beharrezko galdesortak egin, planean parte hartuko duten pertsonei bidali, erantzunak datu-basean sartu eta emaitzak aztertuko ditu. Gainera, lehendakaritzak emaitzen analisiaren ondorioak sartuko ditu mahaiaren gai-zerrendan, batzarkide-taldeei eta ganberako langileei bidaltzeko. Taldeek ordezkari eta ordezko bat izendatu beharko dute prozesuaren hurrengo fasean parte hartzeko, hau da, plana idazteko (helburuak eta plan estrategikoa).
Behin bi fase horiek amaituta, Mahaia da plana onartzeko organo eskuduna, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak aztertu ondoren.
"Ganbera honek egiteke zuen konpromisoetako bat zen, eta, behin gure plana modu koordinatuan egituratu ahal izateko bidea irekita, hori lortzeko aplikatuko gara. Euskararen presentzia gero eta handiagoa da eguneroko bizitzan, lan munduan eta herritarren eta erakundeen arteko harremanetan, eta administraziook, herritarren zerbitzura gaudenez, eredu izan behar dugu eta eguneratu eta errealitate berrietara egokitu ", nabarmendu du Irma Basterra Batzar Nagusietako presidenteak.