182 erakundek dute interesa Batzar Nagusiek ematen duten material informatikoaz

182 erakundek dute interesa Batzar Nagusiek ematen duten material informatikoaz

epea amaituta
2024 mai. 07

182 erakundek eskatu dute Batzar Nagusiek doan eskuragarri jarri duten material informatikoa, eskabideak aurkezteko azken eguna apirilaren 30a zen prozedura baten bidez.
 

Orain, Arabako legebiltzarreko zerbitzu teknikoek aztertuko dute erregistratutako eskaerek baldintza-agirian jasotako baldintzak betetzen dituzten eta epe barruan eta behar bezala aurkeztu diren.


Hautagaien behin betiko zerrendarekin, Batzar Nagusiek zozketa bat egingo dute. Zozketa behar bezala iragarriko da eta, gainera, Arabako Ganberaren webguneko mediatekaren bidez zabalduko da.