Ohiko bilkura-aldia uztailaren 16an amaituko da, eta berria irailaren 10ean hasiko da berriro - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Ohiko bilkura-aldia uztailaren 16an amaituko da, eta berria irailaren 10ean hasiko da berriro
Arabako Batzar Nagusiek uztailaren 16an amaituko dute ohiko bilkura-aldia (17a lehenengo egun baliogabea izango da), eta irailaren 10ean ekingo diote berriro bilerari, aldi berriaren lehen egun baliodunean. Hala agintzen du Arabako Legebiltzarraren funtzionamendu-erregelamenduak.
Epe baliogabean, administrazioaren jarduerak aurrera jarraitzen du, baina arauzko epeen zenbaketa eten egiten da eta ez dira osoko bilkurarik ezta batzorderik ere egiten. Hala ere, Araudiaren eta Barne Gobernuaren Batzordea Batzorde Iraunkor gisa eratzen da Osoko Bilkurari dagozkion gaiak lantzeko eta atzerapenik ez onartzeko, Erregelamenduaren 62. artikuluan ezarritakoaren arabera. Aldi honetako azken osoko bilkura bihar izango da, uztailak 10, asteazkena.
Hori izan da Mahaiak asteroko bileran izapidetu duen gaietako bat, eta, gainera, beste 46 gai kalifikatu ditu, besteak beste, Foru Gobernuari egindako informazio-eskaerak, mozioak, zuzenketak edo galderak, baita erakundearen beraren administrazio- edo kontratazio-izapideak ere. Bozeramaileen batzarrak bere asteroko bilera izan du gaur ere.