Urizaharra, Arabako parlamentuaren egoitza egun batez - JJGG-BBNN
Albisteak
Urizaharra, Arabako parlamentuaren egoitza egun batez
Maiatzeko azken igandero bezala, tradizioak dioen arabera XV. mendetik, Arabako Batzar Nagusien osoko bilkura Lur Jareetako herri batean bildu da, kasu honetan Arabako Mendialdeko Urizaharrean.
Goizean goizetik, Arabako parlamentuko 51 ordezkariak, Irma Basterra presidentea buru dutela; Foru Gobernua, Ramiro González Arabako Diputatu Nagusiak gidatuta, Alfredo Vicuña Ibáñez alkatea; Eduardo Ruiz de Loizaga Arabako Mendialdeko Kuadrillako presidentea, eskualdeko gainerako alkateak, Arabako Kuadrilletako presidenteak eta Trebiñuko ordezkaritza bat bildu dira harresiz inguratutako hiribilduan.
Protokolozko harrera ofiziala Erdi Aroko harresian egin da, Urizaharreko hegoaldeko sarreran. Segizioak, galako miñoiek, mazolariek eta txistulariek, tronpetariek eta atabalariek zainduta, eraikinerainoko bidea egin du solemne, eta 10:30etatik aurrera osoko bilkura egin da.
Aurten, A-3126 errepidearen egokitzapenari eta foru garraioari buruzko mozioa eta Arabako toki entitateetan obra txikiak eta auzolan planak arautuko dituen foru arauaren proposamenari buruzko irizpena izan dira taldeek osoko bilkuran eztabaidatu dituzten bi gaiak. Legebiltzarreko eztabaidaren aurretik, Batzar Nagusietako presidenteak, Arabako Mendialdeko Kuadrillako presidenteak eta Urizaharreko alkateak osoko bilkurari eta bertan bildutako pertzonei hizt egin diete, saio horiek herritarrei irekita baitaude, edukiera osatu arte. Oroimenean, aurreko alkatea, Juan José Betolaza Pinedo, duela urtebete hil zen, bere herrian ohiko osoko bilkura egiteko bezperan.
Osoko bilkura amaituta, Batzar Nagusiek igande horretarako antolatu duten egitarauan honako proposamen hauek egin dira: Batzar Nagusiak herri berean atletismoko lasterketa; Herri Arteko Herri Kirol Txapelketaren finala eta herriko herritarrei irekitako aperitiboa.