Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Osoko bilkura
2021 mar. 10

Asteazken honetan berriro bildu da Arabako legebiltzarreko osoko bilkura. Hasteko, Minbiziaren aurkako Mundu Eguna izan dela eta, erakundeak Arabako Minbiziaren Aurkako Elkartearen adierazpen instituzionalarekin bat egin duela irakurri da.

Jarraian, batzarkide taldeek aurkeztutako lau mozioren eztabaidari ekin dio. Lehenengoa, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeko prokuradore Damián García-Morenoren ekimenez, Arabako Lurralde Historikoko hiri-hondakinen balorizazioari buruzkoa zen. Mozioa atzera bota da EH Bildu eta Elkarrekin Arabako (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeen aldeko botoekin eta EAJ-PNV, Euskal Sozialistak eta Arabako Popularrak taldeen aurkako botoekin, eta horren ordez, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da.

Eztabaidatu beharreko bigarren mozioa Eloy López de Foronda Arabako Popularrak batzarkide taldeko prokuradoreak aurkeztu du. Estatuko Aurrekontu Orokorretan azukredun edarien BEZaren igoeraren eta Kontsumo Ministerioak bultzatutako ‘Azúcar mata’ kanpainaren aurka Arabako erremolatxa-sektorea babestearen alde egin zuen mozioak. Mozioa atzera bota da proposamena egin duen taldearen aldeko botoekin eta gainerako batzarkide guztien aurkako botoekin, eta, horren ordez, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da.

Jarraian, David Rodríguez Llinares Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeko prokuradoreak Arabako Foru Aldundiari eskatu dio plastiko kutsakorrenen erabilera murrizteari begira politika aktiboak eta eraginkorrak sustatu eta ezar ditzala. Mozioa atzera bota da EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeen aldeko botoekin, EAJ-PNV eta Euskal Sozialisten aurkako botoekin eta Arabako Popularrak batzarkide taldearen abstentzioarekin, eta horren ordez, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da.

Amaitzeko, Arabako Popularrak batzarkide taldeak, Borja Monje prokuradorearen hitzetan, Arabako Foru Aldundiari eskatu nahi zion bere eskumenak balia zitzala eta Gasteiz eta Bilbo arteko bidaiarien garraio-linea kudea zezala. Mozioa eta aurkeztutako zuzenketak atzera bota dira.

Deskargatu hemen bozketen laburpena