Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Osoko bilkura
2021 ots. 17

Asteazken honetan berriro bildu da Arabako Legebiltzarreko osoko bilkura, eta minutu bateko isilunearekin hasi da, joan den asteburuan hil ziren Xabier Agirre eta Pilar Unzalu prokuradore ohien omenez.

Jarraian, Batzar Nagusiek baliozkotu egin dute otsailaren 2ko 1/2021 Zerga Premiazko Dekretu Arautzailea, Foru Gobernuaren Kontseiluarena, Kontseiluaren 2017ko maiatzaren 29ko 2017/952 (EB) Zuzentarauaren transposizioa onartzeko dena. Zuzentarau horrek 2016/1164 (EB) Zuzentaraua aldatzen du hirugarren herrialdeekiko asimetria hibridoei dagokienez. Ildo horretan, EAJ-PNV, Euskal Sozialistak eta Arabako Popularrak batzarkide taldeak alde bozkatu egin dute eta EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkideak abstenitu egin dira.

Ondoren, Ganberako organo gorenak lau foru-arau proiektu onartzeari ekin dio. Lehenik eta behin, Arabako Lurralde Historikoaren Kontu Orokorra onartzeko foru-arauaren proiektua eztabaidatu da, 2018ko ekitaldiari dagokiona. Ekimen hori EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeen aldeko botoekin eta EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeen abstentzioarekin onartu da.

Bigarrenik, bi hitzarmenak berresteko bi foru-arau proiektu eztabaidatu dira. Alde batetik Arabako Foru Aldundiaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteakoa, A-3700 Bilbo/Gasteiz errepideko bidaiarien garraio publiko erregularreko zerbitzu bateratuaren kudeaketa kooperatiborako, emakida bidez, eta bestetik Arabako Foru Aldundiaren eta Nafarroako Foru Erkidegoaren arteakoa, errepideko erabilera orokorreko bidaiarien garraio publiko erregularraren arloan, beren emakiden zenbait trafikori dagokienez. Biak onartu dira.

Azkenik, osoko bilkurak eztabaidatu du Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin sinatutako lankidetza-hitzarmena berresteko foru-arauaren proiektua onartzea, EMSIME aplikazioaren ustiapen bateratuaren arloko oinarriak ezartzeko, museoen kudeaketarako eta webgunearen bidez informazioa trukatzeko. Hau aho batez onartu da.

Osoko bilkura amaitzeko, EH Bildu batzarkide taldeak mozio bat aurkeztu du Legebiltzarrean, legealdi honetan egoitza zentroak adosteko foru arau bat tramitatzeko eskatuz. Puntu honetan, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da, Arabako Popularrak batzarkide taldearen abstentzioarekin eta EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeen aurkako botoarekin.

Deskargatu hemen bozketen laburpena