Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena
Arabako Batzar Nagusiek beste osoko bilkura bat egin dute gaur goizean, 2023ko maiatzaren 28ko hauteskundeak direla-eta Estatuko Administrazio Orokorreko Barne Ministerioak eta Arabako Foru Aldundiak hauteskunde-kudeaketari buruz sinatutako hitzarmena berresteko foru-arauaren proiektua onartuta. 11/2023 foru-araua aho batez onartu da.
Ondoren, Lurralde Historikoko ordezkaritza-organo gorenak batzarkide-taldeek aurkeztutako lau mozio eztabaidatu ditu. Lehenengoak, Arabako Popularrak taldeko Ana Salazar prokuradorearen ekimenez, Arabako Lurralde Historikoko landa-eremuan oinarrizko zerbitzuak emateari buruzko ekainaren 23ko 58/2021 Mozioa ez betetzeko arrazoiak aipatzen zituen. Puntuaren amaieran ekimena baztertu egin da, eta EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako ordezkapen-zuzenketa onartu da, EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldeen kontrako botoekin.
Jarraian, Claudia Venceslao EH Bilduko prokuradoreak ekimen bat aurkeztu du, foru plaza batean bizi direnen aurrean Zerbitzuari Lotutako Prestazio Ekonomikoa jasotzen duten erabiltzaileen diskriminazioa saihesteko hartu beharreko neurriak eztabaidatzeko. Mozioa atzera bota da eta, horren ordez, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkideek aurkeztutako ordezkapen-zuzenketa onartu da, EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldeen kontrako botoekin eta Arabako Popularren abstentzioarekin.
Mozioetako hirugarrenean, EH Bildu batzarkide taldeak, kasu honetan Xabier Valdor prokuradorearen hitzetan, Gasteizko mendiak parke natural izendatzeko eskaerari buruzko beste proposamen bat jaso zen gai-zerrendan. Aurkeztutako erdibideko-zuzenketa atzera bota da eta, horren ordez, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkideek aurkeztutako zuzenketa onartu da, EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldeen kontrako botoekin.
Azkenik, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldeko bozeramaile David Rodríguezek eztabaida ireki du Arabako Ur Partzuergoetan etxeko biztanle-kopuruaren araberako tarifa-sistema progresiboak ezartzeko beharrari buruz, familietan gainkostu bidegabeak saihesteko helburuarekin. Puntu honetan aho batez onartu da aurkeztutako transakzio-zuzenketa.
Batzordeen eta osoko bilkuraren bilerak zuzenean jarraitu daitezke Arabako parlamentuaren mediatekaren bidez (http://mediateca.jjggalava.eus/live), eta amaitu ondoren, osorik eta gai-zerrendako puntuka eta prokuradoreen esku-hartzeka zatituta ikusi ahal izango da, honako aplikazio beraren bidez.