Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena
Asteazken honetan, azaroaren 18an, Arabako Parlamentuko osoko bilkura berriro bildu da Probintziako Etxe-Jauregian. David Romero Campos prokuradorearen bateraezintasun aitorpen osagarriari buruzko txostena irakurraldi bakarrez onartu ostean, bilkurak batzarkide taldeek aurkeztutako lau mozio eztabaidatu ditu.
Lehenik eta behin, EH Bildu batzarkide taldeko Claudia Venceslao prokuradoreak mozio bat aurkeztu du, eta Foru Aldundiari eskatu dio kontrola dezala kudeaketa pribatuko egoitza eta etxebizitza komunitarioetan, baldin eta Covid-19ren kutsatze-prebalentzia handia badute, bai langileen artean, bai artatutakoen artean. Eztabaidatu ondoren, atzera bota da eta, horren ordez, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da, Arabako Popularrak batzarkide taldearen babesarekin. Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker-Anitza-Equo) batzarkide taldea abstenitu egin da.
Ondoren, Kike Fz de Pinedo EH Bildu batzarkide taldeko prokuradoreak beste proposamen bat eraman du osoko bilkurara, oraingoan Arabako gizarteak Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoari emandako babesa erakusteko. Mozioari egindako erdibideko zuzenketa onartu da, EAJ-PNV, EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker-Anitza-Equo) batzarkide taldeen aldeko botoekin eta Euskal Sozialistak batzarkide taldearen aurkakoarekin.
Arabako Lurraldeko ZIU mugikorren kopurua izan da eztabaidagai hurrengo mozioan, kasu horretan Arabako Popularrak batzarkide taldeko Ana Salazarren ekimenez, eta kopuru hori handitzea proposatu du. Puntu honetan, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da.
Amaitzeko, Arabako Popularrak batzarkide taldeak, kasu honetan Eloy Lz de Foronda prokuradorearen bidez, beste mozio bat azaldu du, Arabako Foru Aldundiari eta Eusko Jaurlaritzari Covid-19ren eraginpeko langileak dituzten nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategietarako ordezkapen-zerbitzu bat abian jar dezaten eskatzeko. Eztabaidatu ondoren, EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeek aurkeztutako erdibideko zuzenketa baztertu da, eta, horren ordez, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da.