Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena - www.jjggalava.eus
Albisteak
Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena
Arabako Batzar Nagusiek beste osoko bilkura bat egin dute gaur goizean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko lankidetza-hitzarmena berresteko foru-arauaren proiektua onartzeari buruzko eztabaidarekin hasi dira, hala iritziz gero, trafikoari eta ikuskapenari, errepideei eta bide-segurtasuna hobetzeko bide-informazioa trukatzeari dagokienez. 20/2022 foru araua EAJ-PNV, Euskal Sozialistak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeen aldeko botoekin eta EH Bildu eta Arabako Popularren abstentzioarekin onartu da.
Jarraian, Lurralde Historikoko ordezkaritza-organo gorenak Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeak proposatutako bi mozio eztabaidatu ditu. Lehenengoak, David Rodríguez bozeramailearen hitzetan, Arabako Foru Aldundia Bizikletaren aldeko Hirien Sarera atxikitzeko eskatzen zuen. Aurkeztutako transakzio-zuzenketa aho batez onartu da.
Bestalde, bigarren mozioa Damián Garcia-Moreno prokuradoreak aurkeztu du, eta Euskadi, gainerako Iberiar penintsula eta Frantzia arteko ibilbide luzeko trenbide-zerbitzu berriak ezartzea eskatzen zuen. Ildo horretan, mozioa atzera bota da eta horren ordez EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da, EH Bilduren eta PopArabako Popularren aurkako botoekin eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldearen abstentzioarekin.
Batzordeen eta osoko bilkuraren bilerak zuzenean jarraitu daitezke Arabako parlamentuaren mediatekaren bidez (http://mediateca.jjggalava.eus/live), eta amaitu ondoren, osorik eta gai-zerrendako puntuka eta prokuradoreen esku-hartzeka zatituta ikusi ahal izango da, honako aplikazio beraren bidez.