null Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Osoko bilkura
2022 eka. 22

Gaur goizean Probintzia Jauregiko pleno aretoan egin den osoko bilkura minutu bateko isilunearekin hasi da, Jose Maria Lopez de Aberasturi Barron gogoratzeko. Azken hori Eusko Alkartasuna taldeko prokuradore ohia izan zen hirugarren legegintzaldian (1987-1991).

Ondoren, osoko bilkurak gai-zerrendari heldu dio, eta Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Batzordearen irizpena onartu du, Arabako Lurralde Historikoaren 2022rako Aurrekontua gauzatzeari buruzko abenduaren 21eko 31/2021 Foru Araua aldatzeko foru arauaren proiektuari buruzkoa. Foru araua EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeen aldeko botoekin onartu da, EH Bilduren aurkako botoekin eta Arabako Popularrak eta Elkarrekin Arabaren (Podemos-Ezker Anitza-Equo) abstentzioarekin ere.

Jarraian, Lurralde Historikoko ordezkaritza-organo gorenak hiru mozio eztabaidatu ditu, batzarkide-taldeek proposatutakoak. Horrela, lehenengoa, Arabako Popularrak batzarkide taldearen ekimena, Marta Alaña prokuradorearen hitzetan, foru sektore publikoko enplegu publikoa egonkortzeko prozesuei eta 2019-2020-2021 epealdiko lan-eskaintza publikoei buruzkoa zen, baita euskararen ezagutzari merezimendu gisa emango dioten balorazioari buruzkoa ere. Mozioa atzera bota da eta horren ordez EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako ordezkapen zuzenketa onartu da, proposamena egin duten taldeen eta Elkarrekin Arabaren (Podemos-Ezker Anitza-Equo) aldeko botoekin eta EH Bilduren eta Arabako Popularren kontrako botoekin.

Hurrengo puntuan, Xabier Valdor EH Bilduko batzarkide taldeko kideak Miranda-Altsasu trenaren berregokitzeari eta modernizazioari buruzko mozioa aurkeztu du. Aurkeztutako erdibideko zuzenketa eta Arabako Popularren aurkeztutako ordezkapen zuzenketa atzera bota dira. Horren ordez, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako ordezkapen zuzenketa onartu da, Arabako Popularren aurkako botoekin eta EH Bilduren eta Elkarrekin Arabaren (Podemos-Ezker Anitza-Equo) abstentzioarekin.

Azkenik, Txomin Valluercak, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldeko prokuradoreak, eztabaidara eraman du polinizatzaileen kontserbaziorako ekintza-plan bat egitea. Aurkeztutako erdibideko zuzenketa atzera bota da, eta horren ordez EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako ordezkapen zuzenketa onartu da, EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldeen aurkako botoekin.