Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena
Arabako Batzar Nagusiek beste osoko bilkura bat egin dute gaur goizean, eta, hasieran, maiatzaren 17a, LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna, dela-eta bozeramaileen batzordeak atzo onartutako adierazpen instituzionala irakurri da.
Jarraian, gaurko aurreikusitako gai-zerrendari heldu zaio. Foru-gobernuaren lana bultzatzeko eginkizuna betetzeko, Lurralde Historikoko ordezkaritza-organo gorenak lau mozio eztabaidatu ditu, batzarkide-taldeek proposatutako interpelaziotik eratorriak. Lehenengoak, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldearen ekimenak, Damián García-Moreno prokuradorearen hitzetan, Entzia KBEa Hegaztientzako Babes Bereziko Eremu izendatzea bizkortu nahi zuen. Mozioa atzera bota da, eta EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da, EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldeen abstentzioarekin.
Ondoren, Xabier Valdor EH Bildu taldeko kideak gazteen osasun mentala zaintzeko baliabideak eztabaidatzera eraman ditu. Mozio hori atzera bota da, eta horren ordez EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako ordezkapen-zuzenketa onartu da, EH Bilduren eta Elkarrekin Arabaren (Podemos-Ezker Anitza-Equo) aurkako botoekin eta Arabako Popularren abstentzioarekin.
Gai-zerrendako hurrengo puntu gisa, Javier Argote EH Bilduko prokuradoreak Garabide Planaren partidari buruzko mozioa aurkeztu du. Mozioa atzera bota da EH Bildu, Arabako Popularrak eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeen aldeko botoekin eta EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeen kontrako botoekin.
Azkenik, Arabako Popularrak batzarkide-taldeko Ana Morales prokuradoreak bere mozioa aurkeztu du Laguntza Pertsonaleko Prestazio Ekonomikoa LGSrekin parekatzeko. Mozioa atzera bota da eta EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da, EH Bildu eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) talde batzarkideen abstentzioarekin eta Arabako Popularren kontrako botoekin.