Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena

Osoko bilkura
2022 api. 11

Arabako Batzar Nagusiek gaur goizean egindako osoko bilkuran, batzarkide taldeek aurkeztutako bi mozio eztabaidatu dira, Arabako Popularrak batzarkide taldeak bigarren lekuan aurreikusitako ekimena gai-zerrendatik kendu eta batzordean eztabaidatzeko eskatu ondoren.

Hori horrela, EH Bilduko Kike Fz de Pinedo bozeramaileak mozio bat aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak Jundiz-Bilodasen eraikitzea proposatu duen geltoki intermodala Arasurren eraikitzeari buruz. Proposamena atzera bota da eta horren ordez EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da, Arabako Popularren aldeko botoekin, EH Bilduren kontrako botoekin eta Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldearen abstentzioarekin.

Ondoren, Elkarrekin Arabako (Podemos-Ezker Anitza-Equo) bozeramaile David Rodriguezek eta EH Bilduko prokuradore Iñaki Ullibarrik mozio bateratu bat aurkeztu dute 65 urtetik gorako pertsona guztiei beharrezko banku-zerbitzu publikoak eskuratzea errazteko eta bermatzeko. Osoko bilkurak atzera bota du, eta EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu du, EH Bilduren, Arabako Popularren eta Elkarrekin Arabaren (Podemos-Ezker Anitza-Equo) kontrako botoekin.