Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena
Arabako Batzar Nagusiek gaur goizean egindako osoko bilkuran, zerga-larrialdiko bi arau-dekretu baliozkotu dira: 3/2022 Dekretua, zenbait zerbitzu digitalen gaineko zerga onartzeko, eta 4/2022 Dekretua, finantza-transakzioen gaineko zerga onartzeko. Biak baliozkotu dira EH Bilduren abstentzioarekin eta Ganberako gainerako taldeen aldeko botoekin.
Jarraian, prokuradoreek Grand Départ Tour de France-Pays Basque 2023 ekitaldia antolatzeko 2021-2023 lankidetza hitzarmenari atxikitzeko gehigarria berresteko foru-arauaren proiektua onartzeari ekin diote. Foru-arau hori EAJ-PNV, Euskal Sozialistak eta Arabako Popularrak batzarkide taldeen aldeko botoekin onartu da, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) taldearen kontrako botoekin eta EH Bilduren abstentzioarekin.
Ondoren, Foru Ganberak hiru mozio eztabaidatu ditu, batzarkide-taldeek aurkeztuak. Lehenik eta behin, David Rodriguezek, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeko bozeramaileak, Sareb etxebizitzarako eskubidea bermatzeko tresna bihurtzea eta lurralde historikoko udalei Sareb-en etxebizitak lagatzeko mekanismoak sustatzeko ekimena aurkeztu du. Mozioa atzera bota da proposamena egin duen taldearen aldeko botoekin, EH Bilduren abstentzioarekin eta EAJ-PNVren, Euskal Sozialisten eta Arabako Popularren kontrako botoekin.
Osoko bilkuren aretoa aireztatzea errazteko behar izan den etenaldiaren ondoren, Arabako Popularral batzarkide taldeak, Ana Morales prokuradorearen hitzetan, Arabako natura-ingurunea gehiago babesteko neurriei bultzakada eraman du osoko bilkurara. Mozioa atzera bota da eta horren ordez EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da, gainerako taldeen aurkako botoekin.
Saioa amaitzeko, berriz ere Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide-taldeko bozeramaile David Rodriguezek Gasteizko Mendien parke natural izendatzea eskatu zuen, Natura-baliabideak Antolatzeko Plan bat onartuz, naturagune hori natura-balioak eraldatzeko eta galtzeko mehatxuetatik babesteko, eta eragindako Arabako udalak eta kontzejuak kontuan hartzeko. Mozioa atzera bota da eta, horren ordez, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da, gainerako batzarkideen aurkako botoarekin.