Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Osoko bilkuran jorratutako gaien laburpena
Asteazken honetan beste osoko bilkura bat egin du Arabako Legebiltzarrak. Horren hasieran, Mahaiko bigarren presidenteordeak eta lehen idazkariak Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren harira Bozeramaileen Batzordeak atzo onartu zuen adierazpen instituzionala irakurri dute. Ildo horretan, 10:30ean, Arabako Batzar Nagusietako prokuradoreek, Foru Aldundiko eta Gasteizko Udaleko ordezkariekin batera, bost minutuko isilunea egin dute Probintzia Plazan, emakumeek jasaten duten indarkeria salatzeko eta genero-indarkeria pairatu duten edo pairatzen duten emakume guztiak gogoratzeko.
Gai-zerrenda bera, bestalde, Borja Monje Arabako Popularrak batzarkide taldeko prokuradoreak URA Uraren Euskal Agentziaren eskumenei eta eskualdatzeari buruz aurkeztutako mozioaren eztabaidarekin hasi da. Osoko bilkurak atzera bota ditu mozioa eta aurkeztutako zuzenketak.
Jarraian, Iñaki Oyarzabalek, Arabako Popularrak batzarkide taldeko bozeramaileak, osoko bilkurara eraman du beste mozio bat, legez kanpoko okupazioaren aurkako neurriak har daitezen eskatzeko. Ildo horretan, EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da.
Amaitzeko, osoko bilkurak David Rodriguez Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeko prokuradoreak proposatutako mozioa eztabaidatu du. Mozioa Arabako garraio publikoaren edukiera mugatzeari eta maiztasunak handitzeari buruzkoa zen, COVID-19ren pandemiak eragindako alarma-egoeran. EAJ-PNV eta Euskal Sozialistak batzarkide taldeek aurkeztutako zuzenketa onartu da.