Osoko bilkuran aztertutako gaiak - www.jjggalava.eus
- Mediateka
- Agenda
- Bilkuren historikoa
Bilkurak
- Jarduera Orokorra
- Ekimenen laburpena
- Saioen laburpena
Estatistikak
- Historia
- Egoitza
- Memoriak
- Funtzio orokorrak
- Akta historikoak
Instituzioa
- Berdintasuna
- Kuadrillak
- Administrazio zerbitzuak
- Ganberaren erregelamendua
Funtzionamendua
Albisteak
Osoko bilkuran aztertutako gaiak
Batzar Nagusietako talde politikoek hainbat gai eztabaidatu dituzte gaur, besteak beste, Arabako Errioxako mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektoreko krisi-egoera, Araban titulartasun publikoko adinekoentzako egoitza-zentroak sortzea, Arabako landa-eremuan osasun-arretako ordutegiak luzatzeko beharra, eta Abiadura Handiko Trena Arabara iristea eta euskal Y-a Iruñearekin eta Mediterraneoko korridorearekin Gasteiztik lotzeko apustu irmoa.
Eztabaidaren ondoren, EH Bilduk Arabako Errioxako mahastizaintza eta ardogintza sektoreari buruz aurkeztutako mozio batetik bi puntu onartu dira. Zehazki:
1. Arabako Batzar Nagusiek Arabako Foru Aldundiari eskatzen diote premiazko neurri ekonomikoak ezar ditzala upategi txiki eta familiarrek egungo kanpainari bideragarritasun sozial eta ekonomikoko bermeekin aurre egin ahal izateko eta egungo likidezia faltari aurre egiteko.
2. Arabako Batzar Nagusiek Arabako Foru Aldundiari eskatzen diote Elikakatearen Legea betearaz dezala Arabako lehen sektore osoan, ekoizpen-kostuaren azpitik dauden nekazaritzako produktuak ordaintzea saihestuz.
Gai bat, osasun-arretako ordutegiak luzatzearekin lotutakoa, hurrengo osoko bilkuran bozkatuko da.