Ogasun, Finantza eta Aurrekontuetako foru diputatua batzordean agertu da astelehenean

Ogasun, Finantza eta Aurrekontuetako foru diputatua batzordean agertu da astelehenean

Sala de comisiones
2021 mar. 05

Asteazkenean beste osoko bilkura bat egingo da Arabako Ganberan eta ostegunean Lurralde Orekaren batzordea bilduko da

Itziar Gonzalo Foru Aldundiko diputatuak Ogasun, Finantza eta Aurrekontuen batzordean egingo duen agerraldiak hasiera emango dio asteari astelehenean Arabako Parlamentuan. Gainera, birritan egingo du, batetik, 2020ko Errentaren kanpainarako sartutako berrikuntzen berri emateko, eta, bestetik, tresna teknologikoak erabiltzeko betebeharra ezartzen duen foru-arauaren proiektua azaltzeko.

Ohi bezala, asteartean Mahaiaren eta Bozeramaileen Batzordearen asteroko bileren txanda izango da. Azken horrek, besteak beste, martxoaren 17an, asteazkenean, egingo den osoko bilkuraren gai-zerrenda adostuko du; hau da, hil honetako hirugarren osoko bilkura, hilaren 10ean probintziako jauregi-etxeak aste horri dagokion bilkura hartzen duenean.

Hilaren 10eko osoko bilkuran, batzarkide taldeek aurkeztutako lau mozio eztabaidatuko dituzte prokuradoreek. Lehenik eta behin, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak  osoko bilkurara eramango du Arabako Lurralde Historikoko Hiri Hondakinen Balorizazioa, eta, ondoren, Arabako Popularrak batzarkide taldeak osoko bilkurara eramango du Arabako erremolatxa-sektoreari babesa emateko mozio bat, Estatuko Aurrekontu Orokorretan azukredun edarien BEZaren igoera aurreikusiz eta Kontsumo Ministerioak bultzatutako ‘Azukreak hiltzan du’ kanpaina kenduz.

Saioaren bigarren erdian beste bi mozio eztabaidatuko dituzte. Kasu honetan, hurrenkera horretan, Elkarrekin Araba (Podemos-Ezker Anitza-Equo) batzarkide taldeak aurkeztutakoa izango da; horren bidez, Aldundiari eskatuko zaio plastiko kutsagarrienen erabilera murrizteari begira politika aktiboak eta eraginkorrak bultzatzeko eta ezartzeko, eta bestalde Arabako Popularrak batzarkide taldearen ekimen berri bat ere, foru gobernuari eskatzeko bere eskumenak erabil ditzala eta Gasteiz-Bilbo bidaiarien garraio-linea kudea dezala.

Hurrengo egunean, otsailaren 25ean, Lurralde Orekaren batzordea bilduko da lurralde-legebiltzarraren egoitzan. Bilera horretan, EH Bildu batzarkide taldeak proposatutako mozio bat eztabaidatuko da, lurralde historikoko toki-erakundeek, aurreikusi ezin diren egoerak direla-eta, finantzatu ezin dituzten ezustekoei eta larrialdi-obrei aurre egiteko laguntzen programa foru-arau propio bidez arautu eta Tokiko eta Udalez Gaindiko Azpiegiturak Sustatzeko Zerbitzuak aztertu, informatu eta ebatzi dezan.

Azkenik, ostiralerako, gaitasun handiko bideen finantzaketa- eta kudeaketa-sistemari buruzko ponentziaren beste bilera bat deitu da. Bertan, ACEXeko (Azpiegiturak Kontserbatu eta Ustiatzeko Enpresen Elkartea) zuzendari-kudeatzaileak eta Errepidearen Espainiako Elkarteko zuzendari nagusiak parte hartuko dute.

Batzordeen bilerak eta osoko bilkura zuzenean jarraitu ahal izango dira Arabako parlamentuaren mediatekaren bidez (http://mediateca.jjggalava.eus/live), eta amaitu ondoren, osorik eta gai-zerrendako puntuka eta prokuradoreen esku-hartzeka zatituta ikusi ahal izango da, honako aplikazio beraren bidez.